Epaileek eta, kasu honetan, Nafarroako Administrazio Auzitegiak, beti eta aise topatzen dituzte euskara ez baloratzeko arrazoi juridikoak. Zaila da euskara babesteko arauak lortzea; baina halakoak lortutakoan ere, beti egiten dute euskararen kontrako interpretazioa.
BERRIZ ERE, EUSKARAREN BALORAZIOA APLIKATZERIK EZ
2019ko abenduaren 13an, Iruñeko Udalak iragarki bat jarri zuen bere webgunean, Aparkalekuetako Zerbitzuburu postua betetzeko. Lanpostu hura betetzeko prozedura izan zen hautapen prozesu bat egitea, funtzionario bat behin-behinean atxikitzeko. Baloratu ziren esperientzia, antzinatasuna eta titulazioa. Ez zen baloratu euskararen ezagutza.
Orduko Euskararen Ordenantzak agintzen zuen euskara baloratu behar zela (% 5, herritarrekin harreman zuzenik ez zuten lanpostuetan). Horrexegatik, errekurtso bat jarri zen Nafarroako Administrazio Auzitegian.
2020ko uztailaren 29an hartu zuen erabakia Nafarroako Administrazio Auzitegiak: Behin-behineko atxikipen horiek izendapen librekoak direnez gero, ez dago halakoak aurkaratzerik edo inpugnatzerik.
Ez dugu juridikoki eztabaidatuko, baina gauza bat argi dago: epaileek eta, kasu honetan, Nafarroako Administrazio Auzitegiak, beti eta aise topatzen dituzte euskara ez baloratzeko arrazoi juridikoak. Zaila da euskara babesteko arauak lortzea; baina halakoak lortutakoan ere, beti egiten dute euskararen kontrako interpretazioa.
Erantzun
Sartu