Teknologia albisteak

ETEak eta start-up teknologikoen elkarlana aztergai BIND SME IV jardunaldian

Sustatu
atzo : 16:18

Start-up edo enpresa berritzaileak sustatzeko ekimen publikoa da EAEn BIND delakoa, eta berorren parte da enpresa txiki eta ertainekin elkarlanean jartzea start-up horiek, BIND SME deitzen dutena (SME, ingelesez, ETE edo enpresa txiki eta ertainen sigla da). Hain zuzen ere, datorren astean da BIND SME IV prestakuntza-jardunaldia (sarean jarraitzeko webinar bat) ETEen lehiakortasuna hobetu duten arrakasta-kasuak ezagutzeko, eta proiektu berriei bide emateko.

Publizitatea

Dantzan Ikasi Topaketak, bihar Eibarren

Sustatu
atzo : 11:02

2024ko Dantzan Ikasi Topaketak bihar izango da, maiatzaren 11n, larunbatarekinm, Eibarko UEUren egoitza, Markeskuan. 

UEUk aurtengo Udako Ikastaroetan euskararen estatus juridikoa aztertuko du, besteak beste

atzo : 10:01

UEUk 52. Udako Ikastaroak aurkeztu ditu. Azken bi urteetako hariari jarraituz, 20 jardunaldi eta topaketa antolatu ditu hainbat eragilerekin elkarlanean, euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin. Arnasgune akademiko eta euskaldunen topagune bezala definitu dituzte UEUko arduradunek. Euskararen estatus juridikoa landuko dute ekainaren 6an Iruñean egingo duten hasiera ekitaldian. Matrikula zabalik dago www.ueu.eus helbidean.

Zientziaz Blai ostiralean Bilbon, eta aurreragoko ekitaldi osagarriekin

Sustatu
2024-05-09 : 09:34

Zientziaz Blai egitasmo zientifiko eta dibulgatiboaren 2024ko edizioa bihar hasiko da Bilbon, "Zientzia eta Gizartea" hitzaldi sortarekin, Bidebarrieta Kulturgunean maiatzak 10 arratsaldeko 18.30etan. Eta ostiraleko hitzaldien ardatza: adimen artifiziala. Antolatzailea da Logos Elkartea.

Latxa adimen artifiziala Egunean Behin jokoan ari da egunero

2024-05-08 : 09:20

Egunean Behin-eko denboraldi berrian, herenegun hasitakoan, jokalari berri bat ari da goizero jokatzen... Latxa! Euskarazko adimen artifizialeko garapen berria aplikazioaren mekanikarekin lotu dute CodeSyntax-eko garatzaileek eta Hitz Zentroko Latxaren arduradunek. Goizero, ardiak esnatzen diren orduan, 10 galderari erantzunez parte hartzen du Latxak. Begiratu sailkapen orokorrean... zuen emaitzaren ondoan, hortxe da Latxa.

Machine Learning-aren erabilpena streaming plataformetan

Sustatu
2024-05-08 : 08:19

Gaur dena da "adimen artifiziala" ustez, baina programazio aurreratuaren emaitzak ematen dituen beste teknika bat, duela urte batzuetatik dabilena inguruan, machine learning delakoa da, makinek interakzioarekin ikasten dutenean edo trebatzen direnean. Streaming plataformetan, adibidez, teknika horien bidez egiten dituzte "gomendio" sistemak eta ateratzen dituzte "gustuen" estatistikak. Eta horretaz jakiteko ostegunean hitzaldi interesgarria izango da Donostian: " Machine Learning-aren erabilpena streaming plataformetan (Spotify, Netflix)".

Kaixomundua lehiaketaren 2024ko edizioan saritutako ikasleen webguneak

Sustatu
2024-05-07 : 14:10

PuntuEus-ek antolatzen duen Kaixomundua.eus lehiaketaren bosgarren edizioko irabazleak jakinarazi zituzte joan den ostiralean. Webguneak sortzen ikasiz, gaitasun digitalen ezagutza sustatzea eta eduki digitalak euskaraz sortzea ditu helburu sariak.

#Txiotesia7 lehiaketa maiatzaren 14an egingo da

2024-05-07 : 12:57

UEUk 7. aldiz antolatuko du Txiotesia lehiaketa maiatzaren 14an. Bertan parte hartuko duten ikertzaileek beren tesia X/Twitter-eko 6 txiotan edo Mastodon-eko 3 tutetan laburtu beharko dute. Bi urterik behin egiten den ekimen honen helburuak euskal ikertzaile gazteak eta haien lanak ezagutaraztea eta euskarazko zientziaren dibulgazioa sustatzea dira. Edizio honetan X (lehengo Twitter) sare sozialaz gain, Mastondon-en ere parte hartu ahal izango dute ikertzaileek.

Gipuzkoako gazteek ikasturtean egindako proiektuak aurkeztu dituzte Usurbilen egin den “Elhuyar Zientzia Azoka | Gipuzkoa” azokan

2024-05-06 : 16:25

“Elhuyar Zientzia Azoka | Gipuzkoa” egin da gaur Usurbilen. Azokan parte hartu duten 73 gaztek ikasturtean egindako proiektuak erakusteko aukera izan dute goizean zehar Usurbilgo frontoian. Han izan dira orobat Jon Abril Olaetxea, Elhuyarreko koordinatzaile nagusia, Agurtzane Solaberrieta Mesa, Usurbilgo alkatea eta Xabier Aranburu Leiva Usurbilgo Hezkuntza zinegotzia.

Immaterial, jaialdi-jardunaldi esperimentala, 4. edizioa Donostian, Uncanny Valley kontzeptuaren inguruan

Sustatu
2024-05-06 : 09:36

Azken urteetan Donostian (Tabakaleran) egin izan den Immaterial jaialdiak 4. edizioa du orain. "Digitalaren inguruko paradigma berriak ikertzera bideraturiko jaialdi esperimental bat da" Immaterial, eta laugarren edizio honen izenburua Masahiro Mori robotisyak formulatutako hipotesi bat da aztergati "Bailara asaldagarria" edo Uncanny Valley edo Bukimi No Tani delakoa; nola objektu eta esperientzia artifizialek gizakien forma hartzen dutenean, imitazio ona egiten dutenean, erantzun psikologiko estetiko deseroso batera iristen garen (horixe litzateke gutxi gora-behera kontzeptua).

Gladys Saria: 2024ko deialdia ireki da

Sustatu
2024-05-05 : 09:15

Puntueus Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Informatika Fakultateak Gladys Sariaren laugarren ediziora hautagaiak aurkezteko epea ireki dute jada. Ekainaren 20ra arte ruskal ingurune digitalean lan egiten duten emakume gazteak (40 urte artekoak) aitortzea da sariaren helburua, eta irabazleak 4.000 euro jasoko ditu. Sariak, jakina, Gladys del Estal informatikari eta ekintzaile ekologista erailaren izena darama.

Arantzazu: akaso ez dira 500 urte, baizik eta 75

2024-05-04 : 09:36

Arantzazu” dokumentala, film interesgarria, eta egin egin behar zena, Sustatun ere aipatu genuen. Azpititulua ere badu dokumentalak, “36 zm, 500 urte, eta herri 1”. Polemista izateko gogo pixkatekin, historia horretan, 75 urte txukun daudela esatera ausartuko naiz. Aurreko 400 urteko espiritualtasunak zer eman ote zuen galdetu diezaiogun geure buruei. (artikulu hau audio formatuan agertu da Ttap agerkari digitalaren asteburu honetako alean; hemen testu eran daukazue)

Nestor Basterretxearen jaiotzaren 100 urteak

Sustatu
2024-05-03 : 18:09

Nestor Basterretxea artistaren jaiotzaren 100. urteurrena astelehenean izango da, maiatzak 6, baina bihar ospatuko da Bermeon bihar larunbatez, ekitaldi sorta batekin. Erakusketa bat irekiko da herrian, besteak beste. Horrez gain, aipatzekoa da mendeurrenerako webgunea ireki duela Gasteizko Artium museoak, eta Bilboko Arte Ederren museoan maiatzaren 26an egongo da irekita erakusketa interesgarri bat, Basterretxea diseinatzaile eta arkitekto gisa erakusten duena.

Egunean Behin: astelehenean hasiko da 15. denboraldia

2024-05-03 : 12:35

Datorren astelehenean, maiatzaren 6an, hasiko da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria, jokoaren 15.a. Uztailaren 14a arte luzatuko da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Sailak babestuko du: Gipuzkoako kultura eta kirol alorretako ekimen desberdinen berri izango dugu astero galderetan, adi! Horrez gain, Hitz Zentroarekin egindako kolaborazioaren ondorioz, jokalari berezi baten partaidetza izango dugu denboraldian egunero: Latxa euskarazko adimen artifizialak jokatu egingo du beste guztion artean!

Minaberri itzulpen-beka sortu du EIZIEk

2024-05-03 : 09:09

EIZIEk Minaberri itzulpen-beka sortu du, gazte-literatura euskaratzeko, mentoretza baten bitartez. Itzultzaile hasiberriei begira sortu da itzulpen-beka, eta bekaren hartzailea mentoretza baten bidez trebatuko da itzulpengintzan. Iruñeko Udalarekin lankidetzan, Txalaparta argitaletxearen eta Cedroren laguntzaz. Zabalik da lehen deialdia.

Aurrekoak ››

Publizitatea

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago