ETEak eta start-up teknologikoen elkarlana aztergai BIND SME IV jardunaldian
2024-05-10 16:18
Start-up edo enpresa berritzaileak sustatzeko ekimen publikoa da EAEn BIND delakoa, eta berorren parte da enpresa txiki eta ertainekin elkarlanean jartzea start-up horiek, BIND SME deitzen dutena (SME, ingelesez, ETE edo enpresa txiki eta ertainen sigla da). Hain zuzen ere, datorren astean da BIND SME IV prestakuntza-jardunaldia (sarean jarraitzeko webinar bat) ETEen lehiakortasuna hobetu duten arrakasta-kasuak ezagutzeko, eta proiektu berriei bide emateko.
Maiatzaren 14an izango da, webinar eran, hau da online jarraitzeko, 9.30etatik 10.30etara. Egitaraua, honakoa:
- Sarrera eta ongi etorria: Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria
- BIND SME IV: ETEentzako onurak eta emaitzak: Carmen Sánchez, Ekintzailetza eta Sustapena SPRI taldean.
- Aurreko edizioetako arrakasta-kasuak biltzen dituen mahai-ingurua. Parte-hartzaileen artean, Irati Rodríguez eta Salvador Trujillo, HUPI Iberica eta Orbik Cybersecurity-ko CEOak, egongo dira. (HUPIrekin lan egin duen euskal ETEa Lantek da, eta Orbik-ekin aritu dena Ona elektrohigadura enpresa).
- Galderak eta hurrengo urratsak
Izen ematea eta informazio gehiago, hemen.
Erantzunak kargatzen...