Zientziaz Blai ostiralean Bilbon, eta aurreragoko ekitaldi osagarriekin
2024-05-09 09:34
Zientziaz Blai egitasmo zientifiko eta dibulgatiboaren 2024ko edizioa bihar hasiko da Bilbon, "Zientzia eta Gizartea" hitzaldi sortarekin, Bidebarrieta Kulturgunean maiatzak 10 arratsaldeko 18.30etan. Eta ostiraleko hitzaldien ardatza: adimen artifiziala. Antolatzailea da Logos Elkartea.
Ostiraleko hitzaldi horretako partaideak:
- Pablo Garaizar Informatika Ingeniaritzako doktorea.
- Naroa Martínez Psikologiako doktorea.
- Itziar Aldabe Konputazio Zientzietako doktorea, Hitz Zentrokoa (hain zuzen ere Latxa eta Egunean Behin elkarlotzen lan egin duen ikerlarietako bat).
Bertaratzerik ez dutenentzat, Youtube bidez ere emango dute ekitaldi hau.
Zientziaz Blai osatuko da hurrengo egunetan ekitaldi hauekin:
- Zine-foruma, Don't Look Up filmaren inguruan. BBK Kunan, maiatzak 11, 17.30etan.
- Ibilbide partekarua, "Gure inguruko osasuna" ardatz hartuta, Bilboko Mariaren Bihotza plazatik abiatuta, maiatzaren 12an, 12.00etan.
- Ilustrazio zientifikoen erakusketa bat, ikusgai egongo dena San Frantziskoko, Bilbo Zaharreko eta Zabaleko dendetan, maiatzaren 10a eta 24a bitarteab.
Erantzunak kargatzen...