Sustatu logoa Teknologia albisteak

Kabia 2026: Durangoko Azokaren atal digitalaren aurtengo egitaraua prest

Sustatu
2026-11-18 09:05

Prest dago Kabia egitaraua aurtengo 2026ko Durangoko Azokarako. Inoiz baino luzeago, 2026ko abenduaren 4tik 8ra. Duela zenbait urte jada Kabia edo Kabi@ Durangoko Azokaren etal digitala da. Toki berezi bat du aurtengo egitarauan Sustaturen 25. urteurrenak, abenduaren 4an hain zuzen. Landakon espazio propioa izango Kabiak aurten ere. Informazio gehiagorako, jarraitu Kabia Mastodonen eta Pixelfeden.

Hauxe da Kabiaren egitaraua aurten:

Abenduaren 4a — Ikasle goiza

  • 10:00-11:30 eta 11:45-13:15 // Lantegia // BETETA: Wikikasi: Erronka digitalen lantegia
    • Antolatzaileak: BadaLab - Euskal Wikilarien Kultur Elkartea - Talaios
  • 10:00-12:00 // Lantegia // IZEN EMATEA IREKITA: Hamarratz
    • Antolatzailea eta lekua: Azkue Fundazioa // Bizenta Mogel Bibliotekan

Abenduaren 4a — Arratsaldea Sustaturekin

  • 16:00-18:00 // Topaketa: Sustatuk 25 urte ospakizuna — Sustatu, 25 urte, ospakizuna eta hausnarketa
    • Elkarrizketa: Ana Galarraga (Elhuyarreko Zientzia Komunikatzailea) eta Luistxo Fernández (Sustatuko Editorea)
    • Influentzia, post-Web eta post-Sustatu: Iruñe Astiz (@Arkkuso), Andrea Gonzalez Valle (@andrgzv) eta Ian Ruiz Lizaso (@ianruizzzzz)
    • Iritzi eta informazio digitala 2026an, borrokak, nekeak eta soluzioak: Iban Aranzabal (Goiena) eta Gorka Zabaleta (Guka, UKT)

Abenduaren 5a — Gamer Gela

  • Bideojoko saioak (Game Erauntsia)
    • Goizean (10:30 - 13:00): 10:30, 11:00, 11:30, 12:00, 12:30
    • Arratsaldean (16:30 - 19:30): 16:30, 17:00, 17:30, 18:00, 18:30, 19:00
    • Edukiera: 30 pertsona
    • Iraupena: 30 minutu
  • Rol saioak
    • Goizean: 11:00etan: Magia hiritarra (Gidaria: Beñat) | 12:00etan: Fantasia munduak (Gidaria: Albert)
    • Arratsaldean: 17:00etan: Mendi abenturak (Gidaria: Pello) | 18:00etan: Mendi abenturak (Gidaria: Pello)
    • Edukiera: 5 pertsona
    • Iraupena: 30 - 60 minutu

Abenduaren 6a — Sare euskaldunak

  • 10:30-11:10: Gure Txokoak, zerbitzua euskaraz ematen duten komertzio eta espazioen gida
    • Hizlaria: Xumar Altzugarai
  • 11:20-12:00: Artizarra: aditu eta aritu euskaldunen planeta
    • Hizlaria: Idoia Torregarai Martija
  • 12:10-13:00: Hau Ez Da Irudi Bat
    • Hizlariak: Iruñe Astitz Larunbe (@arkkuso) eta Jokin Pedreño (@jokin_pa)
  • 17:00-17:50: ERRE, musika komunitate autogestionatua
  • 18:00-19:00: Fedibertsoa Saretzen elkartearen aurkezpena

Abenduaren 7a — Ikertzen eta sortzen / Sortzaileak eremu digitalean

  • 11:00-12:30: IA apokalipsia edo etorkizun oparoa (Aurkezpenak + mahai ingurua)
    • Ander Barrena - HiTZ Zentroa
    • Borja Calvo - EHUko Informatika Fakultatea
    • Asier Amezaga - Bherria
  • 17:00-17:50: Arbaso Eguna
    • Hizlariak: Elene Cid eta Antonio Casado
  • 18:00-19:30: Sortzaileak eremu digitalean (Aurkezpenak + Mahai ingurua)
    • Gidatzailea: Amaia Ocerin (Loraldia)
    • Arrastoan - Mikel Ayllon
    • Kokolulu - Eider Eibar eta Iskander Sagarminaga
    • Femias - Aiskoa Pérez

Abenduaren 8a — Hezkuntza eta aisialdia

  • 11:00-11:50: Nondik nora, migrazioa aztergai duen Ikusgelaren saila
    • Partaideak: Ikusgela, Zehar-Errefuxiatuekin eta Leo Bueriberi (sailaren aurkezlea)
  • 12:00-13:00: Paperezko elektronika
    • Hizlaria: Mabel de la Fuente Basurto
  • 16:30-18:30: Egin Ttap!
    • Antolatzailea: Kukulaisi

 

Jarraitu gaitzazu