Teknologia albisteak

Gaurko hitza: Bakea

Erabiltzailearen aurpegia
Maite Goñi
2011-10-21 : 09:10

Bake. iz. 1. Inolako ezinegonak, ondoezak edo grinak asaldatzen ez duen baretasunezko egoera. Bakean lo egin dezala. 2. Jendarteko baretasuna, borrokan ez dauden pertsonen arteko egoera. 3. Besteren batekin gerran ez dagoen nazio baten egoera; nazioarteko borrokarik eza. Bakezko harremanak zituzten erromatarrekin. • BAKEZKOAK, BAKEA(K) EGIN. Adiskidetu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[baretasunezko egoera] baketasun g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) paz (2) paz, tranquilidad, sosiego, calma

  • Bake-akordioa: acuerdo de paz.
  • Bake-konferentzia: conferencia de paz.
  • Bakea ezarri: imponer la paz.
  • Bakea negoziatu: negociar la paz.
  • Bakea sinatu: firmar la paz.

fr (1) paix (2) tranquillité, calme
en (1) peace (2) peace, quiet, quietness, tranquil(l)ity, calmness, calm

ETXE BERRIA
Miren Agur Meabe, 2008

Zerbait dabil aztarrika hodeietan:
zeruaren adur beltza da bakea.
Etxea giltzarrapoz itxirik, inor ez dator atera.

Altxa dezagun etxe berri bat algaz eta elurrez.
Landa ditzagun atarian zuhaitz luzexka argiak,
itxaropenaren taxukoak.

Pentsatu giltzarik gabeko etxe bat.
Izan dadila bakea esne-euri zuria.

bake (FlickrCC, Thomas Hawk)

Jatorrizkoa, Gaurko Hitza.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu