Sustatu logoa Teknologia albisteak

2011ko hitza: Bakea

Sustatu
2026-10-29 14:39

Hainbat urtean Maite Goñik ekimen bat bizirik izan zuen Interneten: Gaurko Hitza. 2011ko urriaren 21ean, Bakea izan zen egun hartako hitza. Bezperan, urriaren 20ko arratsaldea iluntzen ari zela, ETAk behin betiko jarduera armatua amaitu zela jakinarazi zuen. Sustaturen 25 urteetan, 10 bizi izan genituen ETArekin, 15 harrezkero ETA gabe (desagerpen definitiboa 2018an gauzatu zen arren).

ETA iragana da jada.

Maite Goñi gaur egunean Guau-ren arduraduna da EITBn, audioaren (irrati eta podkastak) plataforma irrati-telebista publikoan. Euskal Herriko lehen influentzerra deitzen ausartuko gara gaur: hezkuntza alorreko kezkarekin hasi zen Interneten, asmo praktikoz, Beasaingo Jakintza ikastolan lehenbizi eta Mondragon Unibertsitatean gero. Baina pedagogia egin zuen ez bakarrik ikasleentzat, Interneteko komunitate euskaldun guztiarentzat.

Argazkia ere duela 15 urtekoa da. Gaurko Hitzarentzako 3. urteurreneko jaitxo bat antolatu zen, eta hangoa. 2011ko azaroko Sustatuko argazki artxiboan gehiago, halako atal bat ere bai baitago gure artxiboan urte batzuetan bederen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu