Sustatu logoa Teknologia albisteak

2010ean iPad fresko-fresko bat testeatu genuen

Sustatu
2026-10-27 09:03

Sustatu 25 errepasoan, 2010ari begiratuta, iPad bat testeatu genuen, eta horrekin egin genuen artikulu bat. Produktu berria zen Appleren gauza hura, egun gutxi batzuk lehenago kaleratua, iPhonea jaio eta 3 urtera.

Une batez ematen zuen mugikorraren formatua bezalaxe, tarteko hau ere gailenduko zela alternatiba inportante baten eran, mugikorren eta mahaigaineko ordenagailu arteko nitxoan, baina ez zen hala gertatu. Nitxo batean jarraitzen dute tablet delako aparailuek. Badute erabilpena, baina etxeko edo erabilera pertsonalerako baino gehiago, praktikotasun profesionala dute batez ere 2026an: kontrol panel, erakusleiho eramangarri, funtzio definitu batzuetarako ona da tableta.

Eta tableten artean, Android sistema eragilekoak badauden arren, iOS-ekin dabilen Appleren iPad-a nagusi da oraindik. Beste iOS gailuak, aldiz, telefono mugikorrak alegia, ez dira gailendu gure merkatuan bederen Android ugariago eta oro har merkeagoen gainetik. Egunean Behin jokoaren erabilpen estatistikengatik dakigu %20 direla iOS mugikorrak jokalari euskaldunen artean, azken urteetan egonkor dagoen zenbaki bat.

Gauza batean berdin dago iOS mundua orain duela 20 urte bezalaxe: sistema eragilea ez du euskaratu nahi Applek. Konfigurazio batzuetan euskara lehenetsi daiteke (app batzuk zein webgune bisitatuak euskaraz ager daitezen), baina sistma bera eta bere ezarpen eta gauzak, ez. Hemen, horregatik, Android-zaleak gara.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu