Teknologia albisteak

Bizum, dirua bidali eta jasotzeko aplikazioa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-12-26 : 10:04

Mugikorretako diru-aplikazioen artean, bat zabaldu da Hego Euskal Herrian (eta Espainian) azken hilabete hauetan: Bizum. Euskaratuta dago, eta pertsonen arteko diru-transferentzia txikiak egiteko "estandarra" bihurtzen ari da nolabait.

Aplikazio bat baino gehiago, Bizum zenbait aplikazio lotzen dituen sistema bat da. Hau da, segun eta zein den zure bankua edo aurrezki kutxa, aplikazio zehatz bat instalatu behar duzu, eta horren bidez erabiliko duzu Bizum. Hau da, Kutxabank-eko bezeroa bazara, Kutxabank-Pay aplikazioa instalatu behar duzu, eta Laboral Kutxan badituzu diruak, LK-Pay behar duzu. Hauetariko bakoitza, jakina, Android eta iOS bertsioetan eskuragarri dago. Inportantea: aplikazio hauek ez dira banku bakoitzak bere eragiketa nagusiak kudeatzeko eskaintzen dizuna, baizik eta aparteko bat, espreski Bizum protokoloaren bidez lotzen dena.

Bizum klon horietako bat irekitzen duzun bakoitzean, bankura sarean lotzeko erabiltzen dituzun pasahitzak beharko dituzu. Ondoren, bi ariketa nagusi egin ditzakezu, dirua bidali, edo dirua eskatu.

Beste aplikazio batzuetan bezala, Bizum-ek badaki zure kontaktu-agendan nork daukan Bizum: berdin dio zure bankuaren bertsioa den, ala beste batekoa; eta Bizum ez daukatenak gonbidatzeko aukera ematen dizu, biraltasun seinale bat. Beraz, Bizum daukan kontaktu jakin horri bidaltzen ahal diozu kantitate jakin bat, azalpen labur batekin. Eragiketa ixteko, notifikazio bat jasoko duzu zenbakizko gako bat sartu dezazun.

Batek bidalketa egiten duen bezala, besteak jasoketaren abisua jasoko du. Eta jasotakoa, izatez, dagoeneko bankuko kontuan izango du. Beheko irudi honetan, lagun batek Kutxabankeko aplikaziotik Laboral Kutxako bezero bati euro bat bidali (eta LK-koak baita itzuli ere gero).



Momentuz Bizum komisiorik gabe sortu da, eta bankuei interesatzen zaie horrela heda dadin. Hala ere, baliteke banku bakoitzak erabilpeneko bere tarifak ezartzea etorkizunean. Esate baterako, Bankinterrek hileko 10 Bizum-transakzio baimentzen dizkizu doan, gero komisioren bat omen dago.

Bizum webgunea euskaraz dagoen arren, ez dakigu aplikazioaren bertsio guztiak (hau da, banku bakoitzarena) euskaraz ere ba ote dagoen: Kutxabank, Laboral Kutxa eta BBVA bankuenak badaude euskaraz, hori konprobatu dugu behintzat.

Hona irudi batean, Bizum eskaintzen duten bankuen multzoa:

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago