Teknologia albisteak

Instagram eta Vignette: argazkiak mugikorrean pertsonalizatzeko tresnak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-04-10 : 13:04

Egun hauetan Instagram medioetan dexente agertu da, batetik iPhone mundutik Android-era salto egin duen mugikorretarako aplikazio bat delako, eta bestetik enpresa Facebook-ek erosi duelako, milioika dolar ordainduta. Zera da funtsean Instagram: argazkia atera eta partekatzeko aplikazioa, telefono adimenduan dabilena, eta efektu berezien sorta bat eskaintzen dizuna irudia eraldatzeko. Hona adibide bat:


Argazkiak.org | Instagram, Nashville estiloa © cc-by-sa: sustatu

Sorta honetako adibideetarako Oier Gorosabel fisioterapeutaren argazki libre bat hartu dugu, eta mugikor batean eraldatu dugu.

Goiko adibidea, Instagram-eko Nashville estilokoa da, eta jarraian datorrena berriz, Kelvin estiloa.


Argazkiak.org | Instagram, Kelvin estiloa © cc-by-sa: sustatu

Instagram-ek ez bakarrik eraldatzen ditu argazkiak: bere aplikazioaren bidez komunitate ezaugarriak ere disfrutatu daitezke (gogokoak, jarraipen zerrendak, erabiltzaileen arteko feedback-a). Partekatzeko aukera basikoak ere erraz daude interfazean, gaur egunean horrek esan nahi du nagusiki Twitter edo Facebook-en banatzea. Miloika erabiltzaileren komunitatea sortu du horrela Instagram-ek, eta diotenez, Facebook-ek erosi badu, horregatik izan da batik bat, aplikazio zehatz bat egitea ez litzaiokeelako horrenbesteko kostatuko (ikus behmarkoa aldatu, kontrolak erabilierago, Vignetteren adibidea). Gainera, Instagram-ek bere komunitate hori iPhone gailuen bidez eraiki izan du, azken bi urteotan. Android aplikazioa joan den astean inauguratu zen, ez lehenago.

Vignette

Baina komunitate ezaugarriek asko ez badizute axola ere, badaude beste aplikazio batzuk antzeko efektuak egiten dituzte. Vignette gomendagarria da, eta iPhone zein Android gailuetan dabil. Ordaindutako bertsio bat dauka aukera mordoarekin, baina doakoa demoa ondo dabil oinarrizko estiloekin. Ikus review parea bi inguruenetarako:

Horra adibide parea:


Argazkiak.org | Vignette, Helga estiloa © cc-by-sa: sustatu


Argazkiak.org | Vignette, retro estiloa © cc-by-sa: sustatu

Berez, argiztapen, foko, kolore gama eta gainerako parametro hauek uki daitezke aplikazio hauetan, baina berez markatutako estilo zehatz batzuetara jotzea da errazena. Polaroid estilokoak ere oso txukunak ateratzen dituzte bi aplikazioekin, eta ertzetan jartzen dituzte, era berean, film kimikoaren tankera ematen duten toketxo horiek.

Erantzun

Sartu