Ikasketaz informatikaria, afizioz surflari eta 3D marrazkilaria. Bihotzez Euskalzalea.
Katalana ere ez dago askotan uste dugun bezain indartsu. Ostiralean, Kataluniako gobernuak argitaratutako inkesta baten arabera, lehen hizkuntza bezala %36,3k erabiltzen du espainolaren %50,7ren aldean. Hala ere, 2008an egin zen neurketatik (%35,6) igoera txiki bat egon da batez ere gazteenek eraginda.
Horrela 2013an %94,3ak ulertzen zuen Katalana, %80,4k hitzegin, %82,4k irakurri eta %60,4k idatzi zezakeen. Ea hemendik aurrera...
Txosten osoa: http://premsa.gencat.cat/pres_fsvp/docs/2014/06/20/14/39/ef5435a8-2d2f-4fea-94b3-5c69e35762ad.pdf
(Informazio hau Eurolang-en bidez jaso dut)
Izugarria izan da bart gauean olatuek egin duten triskantza. Euskal Herri osoko itsas bazterra ederki astindu du itsasoak. Non nahi ikus daiteke txikizioaren eragina, itsasoaren indarra. Nik, nire jaioterrian ikusitakoa erakutsi nahiko nuke hemen, Zarautzen bizi izan garenok behintzat ez baitugu sekula horrelakorik ikusi.