Teknologia albisteak
3

Ene, Zarautz maite!

Erabiltzailearen aurpegia
2014-02-02 : 18:24
Izugarria izan da bart gauean olatuek egin duten triskantza. Euskal Herri osoko itsas bazterra ederki astindu du itsasoak. Non nahi ikus daiteke txikizioaren eragina, itsasoaren indarra. Nik, nire jaioterrian ikusitakoa erakutsi nahiko nuke hemen, Zarautzen bizi izan garenok behintzat ez baitugu sekula horrelakorik ikusi.

Argazkiak.org | Getaria bidea © cc-by-sa: urtzai

Zarautz eta Getaria bitartetik hasita errepide zatia erorita ikus daiteke. Izugarrizko zuloa alajaina! Baina horrelakoak lehendik ere ikusten ohituak gaude. Errepide istua da itsasoaren kontra eta pare bat urtetik behin jazotzen da zerbait. Segidan, portuan deskalabroa... portuko batela eta aldameneko pareta osoa birrinduta daude. Baita handik Narros jauregirainoko itsas pasealekuko burdinazko baranda ere ia osorik erauzia. Beldurgarria zinez...


Argazkiak.org | Portua © cc-by-sa: urtzai


Argazkiak.org | Itsas bazterreko baranda © cc-by-sa: urtzai

Munoako goiko solairuraino iritsia izango da itsasoaren indarra, poliespan, egur eta beste hainbat zerrikeriaz betea baizegoen plaza. A ze txikizioa gazteok "zona" deitzen dugun itsas bazterreko pub-etan ere... Goizeko 3ak aldera hango festak bukatu eta tabernak egurrez tapiatu bazituzten ere, erruz sartu da ura bertako lokalak betetzeraino. Kalte materialak ikaragarriak dira, kasu batzuetan sabaia eta dena zulatuta dago.


Argazkiak.org | Munoa © cc-by-sa: urtzai


Argazkiak.org | Olatua monumentua © cc-by-sa: urtzai


Argazkiak.org | Portu aldea © cc-by-sa: urtzai

Itsas pasealekuan zehar jarrita dauden arte lanak, adokinak, eserlekuak... erabat edo partzialki deuseztuak. Hondartzan ikus zitezkeen, urak apurtu dituen lokal, hesi, biotopoko pasealekuko zoru... osatutako hondakinak. Harrigarria iruditu zait nola Galtxagorrin (elkarte gastronomiko oso ezaguna Zarautzen) olatuek pareta puskatu eta sukalderaino sartu izana ura. Baita pareko harrizko eserlekua ere nola utzi duen... piezetan banatu eta pasezlekuan zehar sakabanatuta. Itsasoaren indarra hain izan da handia, non, ura Musika plazaraino iritsi omen da. Nik ez dut ikusi horrelakorik baina, errepide nagusia azpitik pasatzen duen pasabidean gora igo dela baieztatu dut. Berziklatzeko eduki ontziak eta hondarra errepideaz bestalde aurki bai zitezkeen argazkian ageri den bezala.


Argazkiak.org | Frantsiskotarren parean © cc-by-sa: urtzai


Argazkiak.org | Galtxagorri parea © cc-by-sa: urtzai



Argazkiak.org | Itsas pasealekuko eserlekua © cc-by-sa: urtzai

Galtxagorritik aurrera, Elena Asinsen kuboak errotik aterata eta benetan ikusgarria Zarauztarrok "desertu txikia" deitzen dugun hondartza zatiaren egoera... Izugarrizko hondar pila eraman du gau batean... zuloa ikaragarria da (aldapa leuna behar zuen lekuan). Gauean hor bertan lehertu diren olatuen argazkiak ikusita uler daiteke halako panorama.


Argazkiak.org | Moneoren kuboak © cc-by-sa: urtzai


Argazkiak.org | Desertu txikia © cc-by-sa: urtzai

Eta pasealekuaren amaieran, Pukas surf eskolaren ondoan, hor ere lokaletatik ura bonbez ateratzen ziharduten. Baita txiringitoaren ondoko haur parkean ere, baranda era petrilek kalte serioak zituzten.

Agur biotopoa

Baina dudarik gabe gehien harritu nauena Golf aurreko egurrezko pasealekua eta duna eta biotopo zen inurritza aldeko partea izan da. Erabat desagertu zaigu. Bertan hain txukun jarrita zeuden lehengo trenbide zaharreko oholak, hesi zatiak... hondartza osoan barreiatuta azaldu dira.


Argazkiak.org | Biotopoa © cc-by-sa: urtzai

Zarauzko biotopoa itsas kostaldean bereziak diren landare eta animalien bizilekua zen, nik dakidala behitzat iberiar penitsulan aurki zitekeen gutxienetakoa. Edo behintza ondoen kontserbaturikoa omen zen. Bada, dunak oso osorik eraman ditu eta triskantza begi bistakoa da. Dunak pasa eta golfeko hesia ere eraman du zati handi batean. Hainbesterainokoa izan da uraren indarra, non, inurritzako gasolindegi parean dagoen baserriko baratza ere urek estali dute.


Argazkiak.org | Biotopoa 2 © cc-by-sa: urtzai

Argazkiak.org | Biotopoa 3 © cc-by-sa: urtzai


Argazkiak.org | Gasolindegi aurreko baserria © cc-by-sa: urtzai

Argazki gehiago Google+en:


 

Erantzunak

2014-02-02 : 18:52

Ondorengo argazki hauek whatsapp-etik pasa dizkidate... Alde batetik, Nautiko taberna guztiz txikituta, eta bestetik, Argiñano parean olatua lehertzen zen une bat. Bigarren argazkia sekula irudikatuko ez nuen argazki bat da. Ikaragarria!


Argazkiak.org | Nautiko taberna © cc-by-sa: urtzai


Argazkiak.org | Olatuak Argiñano parean © cc-by-sa: urtzai

2014-02-03 : 13:44

@kalaportu-k bideoan grabaturiko lagin txiki bat ere bai hemen... Nafarroa kaleko errepide azpiraino zein errez iristen ziren urak igande arratsaldeko 18:30ak inguruan. Pentsa aurreko gauean zer izango zen hura!!

2014-02-04 : 18:05

Irudi hauek ikusita ulertzen dira artikulu honetan agertzen diren argazkiak... Beldurgarria... eta ni lasai lasai nengoen lo hortik metro gutxira...

Erantzun

Sartu