Legegintzaldi berriko lehen batzar nagusia egin zuen larunbat goizean Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Azpeitiko San Agustin kulturgunean, eta Josu Labaka zinegotzi azpeitiarra hautatu zuten batzarkideek UEMAren lehendakari, hurrengo lau urteetarako. Labakarekin batera, zuzendaritza batzordea osatuko duten beste hamar kideak ere hautatu zituzten batzarrean bildu ziren alkate eta zinegotziek. EHBilduk, EAJk eta independenteek dute ordezkaritza zuzendaritza batzordean. Labakak, kargua hartu eta berehala, elkarlanean lanean aritzearen garrantzia nabarmendu zuen.
Zumarragako ospitalean erresonantzia unitate berria eratuko da. UEMAk eta hainbat udalek herritarrek euskaraz artatuak izateko daukaten eskubidea bermatzeko eskatu dute. Eta ama hizkuntza euskara duten, edo euskara lehenetsi duten pazienteen erresonantzien txostenakeuskaraz idatzita eskaintzea.
Berako Udalak eta UEMAk balorazio gazi-gozoa egiten dute, sententziak arrazoia emanda ere, ez baitu bermatzen euskara derrigorrezkoa izatea.
UEMAko udal ordezkariek hedabideekiko harremanetan kontutan hartu beharreko hizkuntza irizpideak berraztertu eta euskaraz aritzeko konpromisoa berretsi zuten, irailaren 20an egindako Batzar Nagusian. Erabakiaren ondotik, gaur goizean egin du bilera UEMAk EITBrekin, Mankomunitateko kide diren udalek antolatutako prentsa agerraldiak euskaraz hutsez izango direla jakinarazi eta euskararen arnasguneetan modu berezituan jokatzeko eskatzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako datuen arabera, UEMAko udalerrietan 2013ko errenta aitorpena egin duten herritarren %24,8k egin du euskaraz. Urtez urte, goraka doa errenta aitorpena euskaraz egiten duten herritarren kopurua. UEMAk, apirilean egin zuen “errenta aitorpena euskaraz” kanpaina, eta emaitzak ikusita balorazio positiboa egin du.
Agerraldian izan dira Maren Belastegi, UEMAko lehendakaria, Ibai Iriarte, Tolosako alkatea, kantuaren egile diren Emon musika taldeko Eneko Longarte eta Amets Arzallus. Horiez gain, Irrien Lagunen klubeko Ane piratak eta Tolosaldeako hainbat eragiletako ordezkariek han egon nahi izan dute: Tolosako Galtzaundi euskara elkartea, Krikiño aisialdi taldea, Tolosa Kantari, Udaberri dantza taldea, Lizardi elkartea eta Ibarrako Gaztetxea. Bideoklipa ere aurkeztu dute.
Euskaraz egin zuten prentsa agerraldia atzo, Zarautzen, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak, Urola Kostako Udal Elkarteak eta Zarauzko Udalak. Kalapita euskaraz aritzeak eragin du. UEMAk eredugarritzat jo ditu atzoko prentsa agerraldian erabilitako hizkuntza irizpideak.
Legeak herritarrei Nafarroako “zonalde euskaldunean” administrazio publikoarekin euskaraz aritzeko eskubidea aitortzen dien arren, Nafarroako udalerri euskaldunetako liburutegi eta osasun etxeetan ez da euskarazko zerbitzurik bermatzen. UEMAk Nafarroako Parlamentura eraman du gaia, eta osasun etxe eta liburutegiak euskalduntzeko neurri zehatzak proposatzearekin batera, administrazioa euskalduntzeko bidea elkarlanean egiteko borondatea agertu du.
Maren Belastegi UEMAko lehendakariak iritzi artikulua argitaratu du. Belastegiren iritziz, "osasungintzan ere arnasguneak sortu ezean, nekez lortuko da Osakidetzan euskararen normalizazioa". UEMA bere aldetik, "dagokion eremutik eta ahal duen neurrian" laguntzeko prest dagoela nabarmendu nahi izan du, eta "lankidetzarako gune berriak" eskaintzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari.
Maren Belastegik UEMAko lehendakariak eta Andoni Barreña Garabideko presidenteak sinatu dute bi erakundeen arteko hitzarmena. Nazioarteko garapen-lankidetzan hizkuntza-irizpideak dagokion lekua izan dezan lortu nahi da horrela. Beti ere, garapen iraunkorra abiapuntutzat hartuta.
Web orrian albisteen atalari eta UEMAk eman nahi duen mezuari emango zaio garrantzia. Beti ere, UEMAk eskaintzen dituen zerbitzuei gune propioak gorde eta erabiltzaileen beharrekin ahaztu gabe.
2008-2012ko Euskara Planaren ebaluazioa aurkeztu berri du Eusko Jaurlaritzak. Erabilera bultzatzeko laugarren plana da, baina Patxi Baztarrika Hizkuntz Politikarako sailburuordeak jakinarazi duenez, erakundeek ez dituzte ezarritako hizkuntza irizpideak betetzen. 'Euskararen erabileraren normalizazioa herri administrazioan txostenean' bildutakoaren arabera, hutsune nabarmenak ditu euskarak administrazioan. Ez da berria, ezta sorpresa ere. Baina 2013-2017ko planak diseinatzeko unea den honetan, hausnarketarako oinarri sendoa eskaintzen digu.