Legeak herritarrei Nafarroako “zonalde euskaldunean” administrazio publikoarekin euskaraz aritzeko eskubidea aitortzen dien arren, Nafarroako udalerri euskaldunetako liburutegi eta osasun etxeetan ez da euskarazko zerbitzurik bermatzen. UEMAk Nafarroako Parlamentura eraman du gaia, eta osasun etxe eta liburutegiak euskalduntzeko neurri zehatzak proposatzearekin batera, administrazioa euskalduntzeko bidea elkarlanean egiteko borondatea agertu du.
Eneka Maiz eta Jon Abril UEMAko zuzendaritzako kideek Nafarroako Parlamentuko Kultura eta Osasun batzordeetan aurkeztu zituzten atzo, ASNABI liburuzainen elkartea eta OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearekin elkarlanean landutako proposamenak.
Orain baino lehen hasi zen UEMA liburutegi eta osasun etxeetako zerbitzuen inguruko lanketa egiten. Egoeraren diagnostikotik abiatuta, eragileekin adostasunera iritsi, eta administrazioan hainbat ate jo dira. Nafarroako Parlamentuan egindako agerraldia urrats berri bat izan da herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko egindako ahaleginean. Ikusi beharko da UEMAren proposamenek Nafarroako Parlamentuan egin dezaketen bidea. UEMA, bere aldetik, gaiaren jarraipena egin eta elkarlana sustatzeko borondateari lotuko zaio.
Erantzun
Sartu