UEMAk bere udaletan egindako diagnostikoaren emaitzek erakutsi dute, oro har, UEMAko udalak euskaraz aritzeko gai direla. Udal bakoitza euskararen erabileran duen mailaren arabera sailkatu du UEMAk: Tontorrean, Gorabidean, Magalean, Abian. Oraintsu udaletan onartu dituzten plan hauen helburua da, udalak dauden tokian daudela aurrera urratsak emango dituztela bermatzea, eta hori da udal hauek guztiek hartu duten konpromisoa.
Administrazioan ere badira arnasguneak, eta horiek, UEMAko udalak dira. UEMAk, udalekin elkarlanean, urteotan egindako lanaren ondorioz, frogatu du posible dela administrazioan euskaraz funtzionatzea. UEMAko udalek, oro har, zerbitzua euskaraz bermatzen diete herritarrei; herritarren hizkuntza eskubideak errespetatzen dituzte.
Egindako diagnostikoen bidez, udal bakoitza euskararen erabileran duen mailaren arabera sailkatu du UEMAk: Tontorrean, Gorabidean, Magalean, Abian.
UEMAk 70 udal biltzen ditu bere baitan. Horietatik gehienak, % 80 baino gehiago, Tontorrean edo Gorabidean daude. Eta horrek udal horiek guztiak euskaraz edo euskarari lehentasuna emanda funtzionatzen dutela esan nahi du.
Badira, ordea, oraindik nagusiki ele bietan modu orekatuan funtzionatu arren, tartean gaztelaniaz ere funtzionatzen duten udalak. Udal horietatik gehienak UEMAn denbora gutxi daramaten udalak dira.
Eta abian dagoen udalik ez dago gaur gaurkoz UEMAn. Abian dauden udalak ele bietan funtzionatzera bidean, oraindik urrats handia egiteko duten udalak dira. Udalotan gaztelaniak presentzia nabarmena du.
Oraintsu udaletan onartu dituzten plan hauen helburua da, udalak dauden tokian daudela aurrera urratsak emango dituztela bermatzea, eta hori da udal hauek guztiek hartu duten konpromisoa. Aurrera egitea.
Erantzun
Sartu