UEMAk, hainbat udalekin elkarlanean, izen abizenak euskalduntzeko kanpaina jarri du abian. Udalerri euskaldunetako herritarren sentsibilizazioan eragin, eta herritarrek euren burua euskaraz sentitu, bizi eta munduaren aurrean euskaraz aurkeztu dezaten lortu nahi da.
Otxandio, Mallabia, Munitibar, Mañaria, Artea, Izurtza, Berriatua, Gizaburuaga eta Gatikatik abiatutako kanpaina, pixkanaka UEMAko udalerri guztietara zabaltzen doa. Mankomunitateak hainbat bitarteko ipini ditu udalen eskura: berripapera, kartelak… Udal bakoitza arduratu da bitarteko horiek kudeatzeaz.
UEMAk 70 udalerri euskaldun biltzen ditu bere baitan, eta nagusiki euskaraz bizi diren herriak izaki, “euskaraz gara” da Mankomunitatearen lelo orokorra. Hortik, norbanakoaren eremura eratorrita, “euskaraz naiz” da abizenak euskalduntzeko kanpainarako UEMAk aukeratu duen leloa.
Horrela, abizenak euskaldundu eta herritarrek euren burua euskaraz sentitu, bizi eta munduaren aurrean euskaraz aurkeztu dezaten lortu nahi da. Udalerri euskaldunetako herritarren sentsibilizazioan eragin, eta bide batez, nagusiki euskaraz bizi diren herritarrok eredu izan daitezen lortzea da helburua. Izan ere, udalerri euskaldunetatik harago ere, nahi duenak oso modu errazean euskaldundu ditzake bere izen abizenak.
UEMAk lanean dihardu, Udalerri euskaldunetan herritarrek egiten duten bizitza sozial publikoa zein pribatua euskaraz izan dadin. Horretarako, ezinbestekoa da bertako herritarren inplikazioa. Eta hori da hain zuzen UEMAk kanpaina honekin bilatu nahi duena, herritar bakoitzak euskalduntzean urrats bat ematea.
UEMAk, hainbat udalekin elkarlanean, izen abizenak euskalduntzeko kanpaina jarri du abian. Udalerri euskaldunetako herritarren sentsibilizazioan eragin, eta herritarrek euren burua euskaraz sentitu, bizi eta munduaren aurrean euskaraz aurkeztu dezaten lortu nahi da.
Hainbat urtetan, dokumentu ofizialetan norbere abizenak euskal grafiaz idazteko zailtasun eta debekuak izan genituen euskaldunok. Denborarekin euskarak bidea ireki du, eta gaur egun, bada aukerarik nahi duen orok bere izen abizenak euskaraz izan ditzan. Garai hartako debekuek, ordea, gaur arteko eragina izan dute. Izan ere, Echeverria edota Echenique bezalako askok halaxe pasa dizkiete euren abizenak oinordekoei. Orain, bakoitzak erabaki eta gauzatu beharko du euskarak izan dituen garai ilunen ondorioak gainditzeko urrats txikia.
Nola euskaldundu abizena?
- Erregistro zibilera edo bake epaitegira joan eta esan abizena euskal grafiaz ipini nahi duzula.
- Han emango dizuten eskaera orria zure datuekin bete.
Eraman beharreko agiriak:
- Nortasun agiriaren fotokopia. Adinez nagusia ez bazara, baita gurasoena ere.
- Hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria. Epaitegian eskatzen da.
- Errolda agiria. Udaletxean eskatzen da, eta, adinez nagusia ez bazara, gurasoena beharko duzu.
- Familia liburuaren fotokopia. Ezkonduta bazaude edo seme-alabarik baduzu.
- Seme-alaben nortasun agiriaren fotokopia. 16 urtetik gorako seme-alabak badituzu.
Erantzun
Sartu