Urtea amaitzerako, UEMAko 71 udaletako
euskararen erabilera plan berriak martxan jarriko dira. Metodologia berriarekin, UEMAko irizpideak esparruz esparru landu nahi dira. Eta udalez udal adostuko den jarraipen sistemaren bitartez, erabilera planen eraginkortasuna areagotu nahi da.
Hausnarketa prozesutik ateratako ildo berria abian jarrita, mankomunitatean biltzen diren Nafarroako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako 71 udal euskalduntzeko urrats eraginkorrak eman nahi ditu. UEMAk bere udaletan erabilera planak egiteko aplikatuko duen metodologia berriak ehundik gora adierazle neurtuko ditu, lau esparrutan banatuta: irudi korporatiboa, barne harremanak, kanpo harremanak eta udalaren baliabideak. Gainera, egiten ari diren diagnostikoetako emaitzetan oinarrituta, lau mailatan sailkatuko dira udalak, eta bakoitzak duen errealitatetik abiatuta, urrats eraginkorrak eman nahi dira. Horretarako, sei hilero inflexio une bat izango duen jarraipen sistema zorrotz batez ere baliatuko dira.
Eredu izateari garrantzia
UEMAk sorreratik garrantzia berezia eman dio euskararen normalizazioan udala bera eredu izateari. Eta administrazioak euskararen normalizazioan duen ardura eta eragite ahalmena kontuan izanda, urrats sendoak eman ditu udalak euskalduntzen. Administrazioaren baitan eta euskarari dagokionez, erreferentzia bilakatu diren hainbat udal ditugu UEMAn. Erdaraz funtzionatzetik euskara hutsean aritzeko gaitasunaz jabetzera heldu diren udalak dira horiek.
Erantzun
Sartu