
Espainiako, Frantziako eta Portugalgo meteorologia zerbitzuek iragarri dutenez, hemendik aurrera borraska edo behe presio sakonak izendatzen hasiko dira, munduko beste lurralde batzuetan zikloi edota urakanekin egiten den bezalatsu. Erabakia hartu (abenduaren 7an) eta berehala jarri dute martxan protokolo berria: Ana izan da erabaki honen ondorioz bataiatu duten lehenengo borraska, gure ingurura heldu den lehenengo ekaitz "izenduna", hartara. Segida historikoko aurrenekoa, Ana.
Joan zen asteko zurrumurruen ostean, atzo baieztatu zen albistea: Applek Shazam erosi du, 400 milioi dolar ordaindu ondoren. Entzuten ari zaren abestiak identifikatzen dituen aplikazioa daShazam.