
Sarean gero eta tarte handiagoa daukate bideoek eta youtuberrik. Zer leku du euskarak sarean? eta ba ote youtuber euskaldunik? Gai horien inguruan aritu ziren, besteak beste, joan zen larunbateko mahai-inguru batean Durangoko Azokan. Tartean izan zen Aiora Probatxoa sarelaria, eta hauxe da bertan bota zuen bideoa. Izan ere, bai, jakina, bada youtuber euskaldunik. Hemen zerrendatxo bat eta kanal horietarako estekak.
Irulegiko Irratiaren xedea da Baxe Nafarroa guziko Irratia izaitea! Azken urteetan Amikuztarrek bultzatzen duten Euskara eta Euskal Kulturaren arloko dinamika azkarrak merexi du suspertua izaitea. Horrengatik, Amikuztarren Irratia, urtarrilean hedatzen hasiko da. Elgarrekin egin dezagun! Projektua laguntzeko hemen klika: Amikuzeko irratia. Zuen inguruan ere pasa araz!