
UEUk (Udako Euskal Unibertsitateak) bere Udako Ikastaroen 46. edizioa izango du aurten. Hamaika ikastaro, jardunaldi eta topaketa izango dira ekainean eta uztailean zehar, Iruñean, Eibarren eta Baionan. Izen-ematea maiatzean irekiko da, baina egitaraua dagoeneko prest duzu, "planak egiten" hasteko ;)
Uber garraio-enpresaren ibilgailu autonomo batek emakumezko bat harrapatu eta hil du Estatu Batuetan gaur goizaldean (hemengo arratsaldea). Gidaririk gabeko auto batek hiltzen duen lehenengo oinezkoa da hau. Uber-ek berehala geratu ditu Estatu Batuetan zehar ibilgailu autonomoekin egiten ari den test guztiak.
Azkue Fundazioak, Bilboko Udalarekin elkarlanean, euskal Youtuberrentzat ikastaroa antolatu dute datorren asterako. Martxoaren 26tik 28ra bitartean izango da, Bilbon erroldatutako gazteentzat (14-17 urte). Ostegun honetan (martxoak 22) bukatzen da izen-ematea. Izena emateko bete ondorengo formularioa!