Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen jarduna

Mahaingurua: Emakumeak zuzeneko musikan duen presentziaz

Sustatu
2019-09-03 : 18:42

‘Emakumeak zuzeneko musikan duen presentziaz’ arituko dira Bilborock aretoan mahainguruan hiru hizlari, Bilbon, irailaren 5ean, ostegunarekin, Musik / Fem Bilbao izendatu duten ekitaldian.

Lapurdiko geografian inspiratu ote zen Boris Johnson?

Sustatu
2019-09-03 : 14:51

Duela astebete pasatxo gertatu zen anekdota Biarritzen, Boris Johnson bertan zela. Miramar hondartzan bainatu zen, eta Arroka Biribila deritzon uharteari bira eman zion igerian. Uharteak espero gabeko zuloa zeukala esan zien gero kazetariei: "Hemendik ez dirudi, baina horko uharte horrek zulo handi bat dauka eta bertatik igaro daiteke. Brexitaren bideak ere zaila dirudi, baina zirrikitu bat egongo da pasatzeko". Hortik aterako ote zuen ideia Johnsonek Westminsterreko parlamentua aldi baterako ixtearena? Zirrikitu eta pasabide legala Biarritzen ondorio ote?

1

Planeta salbatzeko, neurri pertsonalak ez dira konponbidea izango, baina... (proposamen klimariano neurrizko bat)

Sustatu
2019-09-02 : 09:12

Politika globalaren gorabeherek (G7 biltzarra Biarritzen) eta hondamendiek (Amazoniako suteak) berriro jarri gaituzte beroketa globalaren efektuen aurrean. Fenomenoa ukatzea zaila da, baina geldiaraztea? Erantzukizun eta neurri pertsonalekin ezer gutxi egiten dela entzuten da, erakunde handien indar kutsatzailea askoz handiagoa denean. Eta, hala ere, zerbait egin daiteke.

Literatura mintegi feminista Hernanin

Sustatu
2019-09-01 : 16:11

Emakumeen euskal literatura ikuspegi feministatik tailerra eskainiko du Kattalin Minerrek irailaren 17tik aurrera Hernanin. Minerrek berak azaldu duenez, «euskal, eta zehazki, euskerazko ema­ku­me idazleen lan garaikideak ikuspegi feminista batetik ira­kurtzeko tailerra izango da hau. Helbu­rua da euskal emakume idaz­leak ezagutaraztea, eta egun garatzen diren kezka, diskur­tso eta proposamenak denen artean hausnartzea eta ho­riek, genero ikuspegi eta ikus­pegi feminista batetik irakur­tzea».

Euskaldunek eta inuitek truke komertzialak izan zituzten

Sustatu
2019-09-01 : 09:49

Ezaguna da Ternuan ibili izan ziren baleazale eta arrantzale euskaldunek tratuak izan zituztela bertako jatorrizko biztanleekin, amerindiarrekin, ez bakarrik Ternua deritzon uhartean baizik eta egungo Quebeceko eta Kanadako beste puntu batzuetan. Kontaktu horiek algonkinar herriekin (Innu eta Mikmak herriak) izan zirela nahiko frogatua dago, baina aztarna berriak agertu dira aurtengo udan egindako indusketetan, Inuit edo eskimal herriekin jartzen gaituztenak kontaktuan.

Googleko bilaketa emaitzetan lehena agertzea funtsezkoa da, bestela...

Sustatu
2019-08-31 : 10:14

Backlinko izeneko Interneteko marketing enpresa batek 5 milioi bilaketaren gaineko azterketa bat egin du Google oinarri hartuta (bilaketa horiek 800.000 orritara bideratu dituzte erabiltzaileak). Ondorio nahiko ezagun batzuk berretsi ditu azterketak: kokapenaren garrantziaz bagenekien, baina emaitza orrian lehen posizioaren garrantzia uste zena baino inportanteagoa eta larriagoa dela ere agerian jarri dute. Hala ere, ohartxo bat gure ikuspegitik: ingelesezko merkatuan eta ingelesezko bilaketekin ari dira ikerketa honetan. Euskarazko termino eta bilaketekin, askoz errazagoa da zerbaitez informatzen baduzu, hori bilatzen duenak lehen kolpean zeu aurkitzea Googlen.

Kiwibot ustezko errekadista robotikoek gidariak dauzkate

Sustatu
2019-08-31 : 08:58

Akaso ikusiko zenituzten azkenengo hilabeteotan, han edo hemengo bideotan. Kiwibot izeneko robot batzuk errekaduak egiten gizakientzat. Garraio funtzioak besterik ez, baina ustez autonomoak omen ziren Kiwi markako gailuak. Hala ere, udan jakin da: ez dira guztiz autonomoak, urrutiko gidariak dauzkate gailuek Kolonbian, orduko bi dolar irabazten.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››