
EHUko Ekintzailetzaren 1. kongresua egingo da azaroaren 28an, Donostiako EHUren kanpuseko Carlos Santamaria zetroan. "21, mendeko unibertsitate ekintzailea, erronkak eta aukerak" da biltzarraren lelo nagusia.
EAEko Justizia Administrazioak, Jaurlaritzaren eskumeneko erakundeak, plan estrategikoa jarri du abian eta herritarren parte-hartzea sustatu nahi du horren barruan,. Batetik, bilduko dira delituen biktimekin, eragile juridikoekin eta hirugarren sektoreko eta beste administrazioekin; baina aldi berean herritarren ordezkaritza batekin aurrez aurreko bi lan-saio egitngo dituzte.
Azaroaren 19tik 23ra Lekuona Topaketak ospatuko dituzte Errenterian, udal liburutegiak antolatuta, irakurketa errazeko klubak ardatz hartuta eta irakurzaletasunaren inguruko zenbait gai tratatzeko. Lehen edizioa da jardunaldi hauek antolatzen dituztenak.
Infografiak edo datu informatiboak modu grafikoan erakusteko joera 21. mendeko kazetaritzaren parte da. Datuak albistearen funtsa nagusia direnean, informazioaren muina ere eurek betetzen dute (hala nola hauteskundeetan, adibide honetan bezala). Mona Chalabi New York-eko kazetariak badaki hori, eta datu-kazetaritzarako duen zaletasuna bere beste gaitasun batekin lotu du (ilustratzaile bikaina baita), indar eta erakarmen izugarria duten grafikoak sortzeko.