Teknologia albisteak

EAEko Justizia administrazioa eta herritarren partaidetza

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-11-19 : 14:11

EAEko Justizia Administrazioak, Jaurlaritzaren eskumeneko erakundeak, plan estrategikoa jarri du abian eta herritarren parte-hartzea sustatu nahi du horren barruan,. Batetik, bilduko dira delituen biktimekin, eragile juridikoekin eta hirugarren sektoreko eta beste administrazioekin; baina aldi berean herritarren ordezkaritza batekin aurrez aurreko bi lan-saio egitngo dituzte.

Justizia (2020-2025) plangintza estrategikoa lantzen ari dira, eta "proposamenak egiten saiatuko gara, hartara administrazioak eta agintariak, nork bere eskumenak egikaritzean, modu osagarrian jardungo gara, eta zerbitzua hobetuko dugu, betiere, ahal den neurrian, EAEko eragile juridikoen, profesionalen eta herritarren beharrizanekin eta igurikimenekin bat eginez." Proposamen horietan herritarren parte-hartzea sustatzeko, ehun bat lagun elkartu nahi dituzte,
herritarrekin aurrez aurreko bi saio eginez.

Parte-hartze prozesu honetan interes pertsonala izan dezaake edozeinek, edo elkarte edo erakunde baten kide gisa har daiteke parte.

Formulario honetan eman behar da izena.

Interesaren arabera, halako gaietan duzun interesa zehazteko eskatzen dizute:

  1. Berdintasuna justiziaren aurrean.
  2. Justiziaren azkartasuna. Prozedura desberdinetan eta betearazpenetan ematen den denbora.
  3. Auzitegien baliabideak nahikoak ote diren (eraikinak, instalazioak, ekipamendua, konforta, segurtasuna,...)
  4. Justiziako profesionalen balorazioa: epaileak, fiskalak, justizia-administrazioko legelariak, epaitegietako langileak, abokatutzako profesionalak, prokuradoreak, gizarte-zerbitzuetako profesionalak, auzitegi-medikuntzakoak, psikologiakoak, hezitzaileak...
  5. Bitartekaritza, gatazkak ebazteko sistema alternatibo gisa.
  6. Herritarren portaera legearen aurrean. Konturatzen al gara gure eskubideez? Eta gure betebeharrez?
  7. Auzitegiekiko harremana. Gure justizia al da? Nola tratatu naute? Nola egin didate? Aukera dezaket hizkuntza?...
  8. Justiziaren kalitatea ( zigorrak nahikoak ote dira, akusatuen bermeak, justiziaren eraginkortasuna).
  9. Sistemari buruzko ezagutza: sistemari buruzko informazioa, auzitegiak, justiziara nola jo, kosteak, abokatua behar izatea, prokuradoreak,...    
  10. Gardentasuna. EAEko justiziari buruzko zifra esanguratsuak ezagutzea.
  11. Epaileen independentzia.
  12. Justiziaren bilakaera eta modernizazioa. Aldatu al da azken urteetan? Espediente judizial elektronikoa.

Egia esanda, ez zaigu iruditu euskararen erabilpenari arreta handirik eskaini zaionik galdetegi honetan, ez bada zeharkako aipu bat 7. puntuan...

Erantzun

Sartu