Teknologia albisteak

Lekuona Topaketak Errenterian: irakurketa erraza ardatz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-11-18 : 14:31

Azaroaren 19tik 23ra Lekuona Topaketak ospatuko dituzte Errenterian, udal liburutegiak antolatuta, irakurketa errazeko klubak ardatz hartuta eta irakurzaletasunaren inguruko zenbait gai tratatzeko. Lehen edizioa da jardunaldi hauek antolatzen dituztenak. 

Testu baten irakurketa eta ulermena errazteko moduari deitzen zaio Irakurketa Erraza, eta kultura eta informazioa guztiontzat irisgarri izatea du helburu. Irakurketa Erraza zigiluarekin argitaratzen diren liburuak biltzen ahalegina egiten du Errenteriako Udalak eta 177 izenburu ezberdin dituzte katalogoan. Horietatik 28 dira euskaraz, zigilu honekin gure hizkuntzan argitaratu diren guztiak.

Esteka honetan, adibidez, Gaumin argitaletxeak atera dituen euskarazko irakurketa errazeko liburu batzuen berri. Gaumineko arduradunetako bat den Fernando Morillo idazlearen iritziz, irakurketa errazaren kontzeptuaren premia bereziki larria du euskarak. “Euskarak berezko arazo larria du irakurleei dagokienez. Estatistiken mozorroak mozorro, euskarak duen irakurle kopuru erreala beldurgarriro txikia da (...). Euskaraz irakurri nahi dute, baina ohiko literatura zaila egiten zaie. Eskura dituzten testu ulergarri bakanak haur literaturakoak dira maiz, eta narratiba erraz baina helduago baten gose eta beharrez dira”. Hain zuzen ere, Morillo ere presente izango da Errenteriako topaketa hauetan.

Lekuona Toapekaren egitaraua honako hau izango da:

  • Irakurketa Errazeko Kluben dinamizatzaile ikastaroa (azaroak 19 eta 20): Xenpelar Etxea, 10:00.
  • Fernando Morillo Grande idazlearekin topaketa (azaroak 21): Merkatuzar, 10:30.
  • Núria Martí Constans idazlearekin topaketa (azaroak 22): Merkatuzar, 10:30.
  • Mahai-ingurua Fernando Morillo eta Núria Martí, IE Euskadiren eskutik (azaroak 23): Merkatuzar, 10:30.

Jarduera guztiak dohainik dira, eta jende orori zuzenduak. Informazio gehiago eta izen-ematea: biblioteka (a bildua) errenteria.eus

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago