Teknologia albisteak

EHUko Ekintzailetzaren lehen biltzarra

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-11-19 : 16:48

EHUko Ekintzailetzaren 1. kongresua egingo da azaroaren 28an, Donostiako EHUren kanpuseko Carlos Santamaria zetroan. "21, mendeko unibertsitate ekintzailea, erronkak eta aukerak" da biltzarraren lelo nagusia.

Bi bloke tematiko egongo dira kongresuan:

  • Transferentzia teknologikoa, eta horren barruan, EHUren eskaintza zientifikoa hiru alorretan ezagutzeko hiru aretotan egongo dira ikusgai adibideak, hiru alorretan banatuta: BIOzientziak eta osasuna; Energia eta mugikortasuna, eta fabrikazio aurreratua. Era berean, hiru alor horietan garatu diren spin-off enpresek euren burua aurkeztuko dute.
  • Berrikuntza irekia.

Egitaraua hemen irakur daiteke PDF formatuan, baina bi ebento nabarmenduko ditugu jarraian:

  • Start-up-en finantziazioa etapa goiztiarretan (mahaingurua): ANDER AIZPURUA (Kutxa Fundazioako Zuzendari Orokorra), YOLANDA BELDARRAIN (Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketarako Sozietateko Zuzendari Orokorraa), JAVIER GARCIA-COGORRO (Columbus Venture Partners-eko bazkide eta Zuzendari Orokorra); FERNANDO RODRÍGUEZ-BERGARECHE (Caixabank dayOne-ko Zuzendari Orokorra; ZENÓN VAZQUEZ (Elkargi-ko Zuzendari Orokorra)
  • Manuel Laborde Werlinden sariak; ekimen berritzaile berriak saritzeko lehiaketaren sari banaketa,

Doako biltzarra da baina, izena emateko, hemendik egizu.

Erantzun

Sartu