Teknologia albisteak

Gamer Egun interesgarria Durangoko Azokan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-11-28 : 16:54

Durangoko Azokaren barruan izaten den Kabia teknologien txokoan, abenduaren 6a, ostirala, osorik Gamer eguna izango da Game Erauntsiak antolatua. Euskarara itzulitako jokoek hartuko dute protagonismoa, eta euskaratze horiek areagptzeko, tresna bat ere aurkeztu du euskal gamer edo jokalarien elkarteak: Weblate.

Gamer Egun honetan, 2019an itzuli diren zenbait jokoren gainean hitz egingo duite goizean, 11.00ak eta 14.00ak artean. Hauien artean:

  • SuperStarFighter
  • Keep Talking and Nobody Explodes
  • Mindustry
  • Asseto Corsa VR simulazioa.

Era berean, sorpresatxoren bat ere iragarri dute, eta itzulpen/euskaratze prozesuak nola aurreratu daitezkeen ere aurkeztuko dute, Weblate tresna oinarriturik.

Tresna honekin itzulpen memoriak online edo sarean erabil daitezke: tresna bera software librea da, eta partaidetza aukerak eskaintzen ditu. Proiektu jakin batek behar dituen karaktere-kateen itzulpenerako tresna bisualak eskaintzen ditu, eta, itzulpen memoriei esker, berrerabilpen aukera handiak.

Hona Weblateren erabilpenetik bi adibide, bi pantaila-irudi:

Goizeko saio dibulgatibo hauen ondoren, Gamer Egunaren arratsaldea jolasteko izango da, hantxe bertan, Durangoko Kabian.

 

Erantzun

Sartu