Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen jarduna

Zientzia Eskola Egutegia, euskaraz

Sustatu
2020-01-10 : 10:21

2020 Zientzia Eskola Egutegia urteko egun bakoitzeko bitxikeria zientifikoak jasotzen ditu (zientzian egindako aurrerapausoak, zientzilarien jaiotegunak, eta abar). Ekimena Espainiako CSIC erakundetik eta Leon-go Unibertsitatearen eskutik dator eta irakaskuntzan eta zientzia eta teknologietan adituak diren profesional askoren laguntzarekin egin da, eta aurtengo edizioan, euskaratuta ere badago. PDF-a deskargatu dezakezu eta inprimatu.

EAEko eremu sozioekonomikoan euskara bultzatzeko plana (2020-2023)

Sustatu
2020-01-10 : 09:04

Eusko Jaurlaritzaren 2019ko azken jardueretako bat izan zen "Euskara Eremu Sozioekonomikoan Sustatzeko Plana", 2020-2023 epealdirakoa, aurkeztea (ikus albisteak Berrian eta agentzia baten kontakizunean). Enpresaren eta merkataritzaren esparruetan euskara sustatzea da koxka. Planaren dokumentuari begiratu diogu Sustatun, eta puntu batzuk nabarmendu nahi izan ditugu.

 

Zientzia eta Zinema zikloaren 2020ko edizioa

Sustatu
2020-01-09 : 18:36

Zinema eta Zientzia zinemaldiaren hirugarren edizioa izango da aurten, eta berritasun gisa, Donostiako Zinemaldiaren egiturak ere parte hartzen du aurtengoan,  Euskadiko Filmategiarekin eta DIPC Donostia International Physics Centerrekin. Emanaldiak Donostian eta Bilbon izango dira, baina egongo da bat Donibane Lohitzunen.

Herri komunikaziorako gakoak (ikastaroa): kartelgintzan, bideogintza, sareak...

Sustatu
2020-01-09 : 18:01

Izan Media herri komunikazio tailerrak antolatuko ditu Hala Bedi irratiak, urtarrilaren 17 eta 18an, Gasteizen, Oihaneder Euskararen Etxearekin batera. Tailer hauen helburua, komunikabide handiek jartzen dituzten gero eta traba handiagoei aurre egiteko hazia ereitea da. Herri mugimenduak zein norbanakoak komunikazioaren arloan ahalduntzea eta, bide batez, Hala Bediren proiektu komunikatiboan inplikatzea.

Music-Map, gustu musikalak aurkitzeko tresna bisuala

Sustatu
2020-01-09 : 11:24

Marek Gibney informazioaren ikuskatzearen inguruan lan egiten duen programatzaile bat da, Alemanian GNOD izeneko estudio bat martxan duena. Sortu dituen tresnen artean, Music Map: Musikari baten izena sartu, eta modu grafiko batean asoziazioak erakutsiko dizkizu, agian interesatzen zaizkizun beste izen batzuekin.

Bideo batzuen faltsutasuna markatzen hasi da Facebook Espainian

Sustatu
2020-01-08 : 15:34

Santiago Abascal Vox alderdiko politikari arabarraren Facebook-eko orrian ikusi dugu kasua, baina beste batzuk ere gertatzen ari direla ere jakin dugu: bideo bateko edukia faltsua bada, Facebook-ek ez du ezabatzen, baina "gortina" bat ezartzen dio faltsutasunaren berri emanez.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››