Izan Media herri komunikazio tailerrak antolatuko ditu Hala Bedi irratiak, urtarrilaren 17 eta 18an, Gasteizen, Oihaneder Euskararen Etxearekin batera. Tailer hauen helburua, komunikabide handiek jartzen dituzten gero eta traba handiagoei aurre egiteko hazia ereitea da. Herri mugimenduak zein norbanakoak komunikazioaren arloan ahalduntzea eta, bide batez, Hala Bediren proiektu komunikatiboan inplikatzea.
Ostiraleko (hilak 17) helburua izango dira pistak ematea prentsarekin harremanak eta sare sozialak kudeatzeko. 17.00etatik 20.00etara izango da hitzordua Hala Bedi irratiko ondoko lokalena.
Larunbatean, hilak 18, goiz eta arratsaldeko saioetan, hiru puntu landuko dira:
Tailerretan parte hartzeko, aldez aurretiko izen-ematea beharrezkoa izango da, hemendik. Azken eguna urtarrilaren 11a da. 10 euro dira, baina ikastaroarekin batera USB txiskeroa ere banatuko zaie parte hartzaileei, tailerren eduki teoriko eta hainbat baliabideekin.
Informazio gehiago, hemen.
Erantzun
Sartu