Marek Gibney informazioaren ikuskatzearen inguruan lan egiten duen programatzaile bat da, Alemanian GNOD izeneko estudio bat martxan duena. Sortu dituen tresnen artean, Music Map: Musikari baten izena sartu, eta modu grafiko batean asoziazioak erakutsiko dizkizu, agian interesatzen zaizkizun beste izen batzuekin.
Lehen adibide grafikoa Su Ta Gar taldearekin lortu dugu. Heavy talde eibartarrari hertuen geratzen zaiona Izaro Andrés kantari mallabitarra da. Gertutasun geografikoagatik? Ez dakigu. Beste lotura batzuk rock gogorrekoak azaltzen dira (eskumatara), eta gorantz Espainiako eta Euskal Herriko talde batzuk, eta behera beste batzuk Frantziakoak behera. Erreferentzia guztiak ez dira ebidnenteak, eta akaso denak ezagutzen dituenik bada inguruan, baina beharbada tresnaren gakoa dago izen ezezagunak topatzean, motiboak zein diren argi geratzen ez bada ere.
Hurbiltasunak grafikoan esan nahi omen du aukera handiak daudela A gustatzen bazaizu, B gertukoa ere gustatzeko.
Euskal musika guztia ez dago Music Map-en, ezta inondik ere. Hutsune klasiko zein moderno argiak topatu ditugu: Mikel Laboa, Errobi edo Mursego ez daude (ba omen dago gehikuntzak eskatzeko modua, hemendik). Beste batzuk, erreferentzia askorekin ageri dira (Huntza) eta batzuk, ordea, apenas pare batekin. Halako adibide bitxi bi:
Kalakanekin Nirvana dago lotuta? Eta non dago Madonna?
Zea Mays-ekin lotuta daudenak, berriz, Perkele suediarrak eta Arctic Monkeys ingelesak. Bitxia gero.
Bisitatu Music-Map.com edo lortu bestela URL-ak modu zuzen eta argian: Letra xehera bihurtu talde edo kantariaren izena, eta espazioen tokian + zeinuak jarri. Hortaz:
https://www.music-map.com/berri+txarrak.html
Erantzun
Sartu