Aurtengo HernaniKomik komikilarien topaketan (bihar eta etzi, ostiral eta larunbat, hilak 20 eta 21) urtero jardunaldi hauetan ematen duten Joseph Camino saria Patxi Huarte Zaldieroak jasoko du aurten, larunbatean. Ibilbideari eskaintzen zaion saria da, eta Berriako eguneko tiraren egileak ondo merezia dauka.
HernaniKomiken bosgarren edizioa izango da aurtengoa. Euskarazko komikigintzaren urteko topaketa zikliko bakarra dugu gaur egun. Hernaniko Udalak antolatzen du eta Harriet argitaletxeak, Xabiroik, Gaueko komiki-dendak eta Eusko Jaurlaritzak laguntzen dute.
Jarraian egitaraua, gehiena Hernaniko Atsegindegi plazan izango dena.
Ostirala, hilak 20
- 11:30: Egunaren adinak, elkarrizketa-tailerra Maite Gurrutxagaren eskutik. Atsegindegi Plazan.
- 17:00: VII. Kromiki lehiaketaren sari banaketa. Dobera Euskara Elkartean.
- Aurkezpenak, Igor Leturiak eta Garbiñe Ubedaren eskutik:
- 17:30: Ategorrietan Fisterra. Markel Ormazabal, Beñat Apalategi, Lander Arbelaitz, Malen Gainzarain.
- 18:00: Haur Besoetakoa IV. Unai Iturriaga, Alex Sanvi.
- 18:30: Zeruaren margolaria. Saioa Maritorena.
- 19:00: Itsasoaren ahutzak. Jon Alonso, Adur Larrea.
- 19:30: Jende modernoa. Bertol Arrieta, Helena Azkarragaurizar.
- 21:00: Bertso afari marraztua. Bertsotan Uxue Alberdi eta Beñat Gaztelumendi arituko dira, marrazten Amaia Karrere eta Joseba Beramendi Exprai, eta gidari lanetan Asisko Urmeneta. Santa Barbara elkartean.
Larunbata, hilak 21
- 12:00: Joseph Camino saria ematea Patxi Huarte Zaldieroari. Atsegindegi Plazan.
- 12:30: Dzirt-dzart zuzeneko marrazketa saioa Asisko Urmeneta eta Eider Eibarrekin, Ainara Azpiazu Axpi gidari dela.
- Aurkezpenak Iratxe Retolaza eta Aitor Azurkiren eskutik:
- 17:00: Karakola eta barea. Ainara Azpiazu Axpi.
- 17:30: Ardi eta behi. Mikel Valverde.
- 18:00: Joana Albretekoa. Garazi Albizua, Olga Carmona.
- 18:30: Eneayz. Begoña Durruty.
- 19:00: Odol guztiak burdin gustua du. Gregorio Muro Harriet, Carlos Varela.
- 19:30: Aton: haritzaren itzal handia. Mikel Begoña, Asier Iturralde Gaston.
Kartela Jose Angel Lopetegi Lopek egin du. Informazio hau Igor Leturiaren blogetik ateratakoa da.