Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ni.eus eta Argiako oldarraldi judizialeko ikerketa (Zigor Olabarria), Rikardo Arrregi kazetaritza sarien irab…

Sustatu
2026-11-21 09:11

2026ko Rikardo Arreg Sariak irabazi dituzte, kazetaritzaren alorrean Argiak eta Zigor Olabarria kazetariak irabazi dute Oldarraldi ikerketa lanagatik; eta komunikazioaren alorrean ni.eus zerbitzuak. Atzo eman zituzten Sariak Andoainen.

Kazetaritzaren alorrean ikerketa lan bat saritu du RAKS epaimahaiak aurten. Azken urteetan, EAEko postu publikoetarako hizkuntza eskaeren kontra epaileek hartu izan dituzten erabakien ( “Oldarraldi judizial” esan izan dugun hor) atzean dagoena ikertu du Zigor Olabarria kazetariak, Argiak zabalduako hiru ataletan. Atzean dagoen hori, CCOO sindikatuko kideak eta Euskara Denontzat plataformakoak direla agerian jarri zuen lanak. Epaimahaiak zera nabarmendu du Olabarriaren lanean: "Euskararen kontrako neurriak eta diskurtsoak zabaltzen ari diren garaian, Argiaren erreportaje sorta bezalakoak funtsezkoak dira, laguntzen dutelako auziaren sakontasuna ulertzen eta hariak mugitzen dituztenak identifikatzen. Euskararen etorkizunaren eztabaidarako ezinbestez jakin beharreko informazioa dago hor”.

Komunikazio saria Ni.eus plataformak jaso du. PuntuEus Fundazioak, Iametza enpresak eta Azkue Fundazioak sustatutako ekimena da NI.EUS, eta euskarazko posta eta hodei zerbitzuak (fitxategiak gorde eta editatu, egutegia eta kontaktuak kudeatu) eskaintzen dituen plataforma da. 2020an sortu zen baina 2026an Nextcloud software libreko plataforman oinarrituta bertsioz berritu da, eta orain 7.000 erabiltzaile baino gehiago ditu.

Saririk gabe geratu dira finalista hauek Kazetaritza sarian:

  • Menopausia. Hiruka hedabidean menopausiari buruzko artikulua. Izaro García eta Ander Zarragarena.
  • Migrazio krisia. 2026ko udan Ceutan bizi izan zuen migrazio krisiari buruzko erreportaje sorta egin zuen Aitor Garmendia Etxeberriak Berriarako.
  • Lourdes Iriondo, ez gara alferrik pasako. Dokumentala, Maluta Films-en egina Inge Mendioroz Ibañez zuzendariak eta Idoaia Garzes gidoilariak.

Eta beste hauek Komunikazioaren alorrean:

Ekitaldian Arritxu Iribar Euskadi Irratiko kirol esatari ohiari Ohorezko Mugarria eman zioten. 

Azken urteotako saridunak izan dira:

  • 2025: Jenofa Berhokoirigoin eta ON.EUS ataria.
  • 2024: Feminizketak eta Ikusgela.
  • 2023: Bideak eta Lore Hostoak podkastak.
  • 2022: Miel Anjel Elustondo eta Enpresabidea.
  • 2021: Beñat Zaldua kazetaria eta Basilika podkast ekimena.
  • 2020: Egunean Behin jokoa eta Euskadi Irratiko Osasun Etxea programa.

Goiko argazkian (Aiurri, cc-by-sa), irabazle eta finalistak oholtzan.

Jarraitu gaitzazu