Euskal garraio publikoaren ardatz nagusietako batzuk Euskotrenek eskaintzen ditu, eta beraien ordutegien kudeaketarako, hamarkadak dira jada Euskotrenek eskaintzen duen baliabide nagusia PDF sorta bat dela. Oraintsu berritu dira PDFak, Donostian metro edo topo berriarekin ireki direlako geltoki berriak eta lerro aldaketa dagoelako. Berriketa aprobetxatuz, PDF horiek prozesatu ditu Mikel Larreategi programatzaileak, eta webgune sinple bat egin du kontsulta errazteko,
Euskotrenen PDF ordutegiak dokumentu erraldoiak dira, inprimagailu arrunt batek kudeatzen duen paper tamaina baterako pentsatuak. Web inguruan ikustea ez da erraza, eta mugikorrean letra handitu eta pantaila mugituta ibili behar da erabiltzailea, galtzeko arriskuarekin.
Azalpenetan ere bitxia da antolakuntza: Bilbo eta Donostia lotzen dituen lerro nagusia Matiko-Amara izan da urteetan, eta orain Matiko-Pasaia deritzo (ofizialki E1 lerroa). Ez da intuitiboa prezeski. Inkoherentzia batzuk ere badira hiru taula desberdinekin egun hauetarako: 'Larunbatak / Igande eta jaiegunak / 'Larunbat, igande eta jaiegunak'
Mikel Larreategi izenekin ez da sartu, baina AA erabiliz PDFak prozesatu ditu, eta kalkulu-orri formatura eraman ditu lehenbizi, eta gero HTML bista batera, webgune batera. Hemen dago emaitza. Ikusteagatik, Matiko-Pasaia edo Bilbo-Donostia hemen daukagu (astegunetan klikatuta), eta PDFen kasuan bezala scroll horizontal ia infinito batekin topo egiten dugu, baina irteerako eta amaierako geltokiak aukeratuta, sinpletzen da bilaketa. Ikus Zazpi Kaleetatik (Bilbo) Kontxara (Donostia) joateko, URL zuzen batean. Irudian ikusteko:

Larreategik ez bakarrik jarri du webgunea sarean, egindako lanaren kodea eta dokumentazioa jarri du GitHub-en.
Ikus Labur.eus/trenordu