Puntueus
Zure espresio digitala
BAAI.EUS webgune-sortzailea aurkeztu du PUNTUEUSek, Latxa euskal adimen artifizialean oinarritutako lehen aplikazioa
HiTZ zentroak garatutako Latxa euskal adimen artifizialak ikerketatik eguneroko erabilerarako jauzia egin eta lehen aldiz integratu da aplikazio praktiko batean. BAAI.EUSek euskarazko teknologia herritarren, profesionalen eta enpresen eskura jartzen du, euskararen presentzia digitalean beste urrats bat aurrera eginez.
‘Gladysen haritik’ bideopodcasta, emakume teknologoak lehen planoan
Elene Mendizabal informatikari eta eduki-sortzaileak gidatutako saioa bat da ‘Gladysen haritik’ bideopodcasta, emakume teknologoak lehen planoan jarriko dituena ekoizpena. Lehen atala dagoeneko ikusgai eta entzungai dago EITBko GUAU plataforman zein gainerako audio-kanaletan.
Kalitate handiko proiektu digitalak gailendu dira Kaixo Mundua lehiaketan
Kalitate handiko proiektu digitalak gailendu dira Kaixo Mundua lehiaketaren sari banaketan. Euskal Herri osoko 1.400 ikaslek hartu dute parte. Baztan, Txorierri, Elgoibar, Bermeo eta Mutrikuko ikasleek jaso zituzten sari nagusiak Bilboko EITBren egoitzan egindako ekitaldi batean.
Euskal entitateek .eus domeinuaren balioa berretsi dute
PUNTUEUSek .eus domeinuaren eta euskal Interneten errepaso sakona aurkeztu du; horretarako, elkarren artean osagarri diren bi ikerketatren emaitzak zabaldu ditu: CIESek egindako merkatu-pertzepzioaren azterketa eta PUNTUEUS Behatokiaren urteroko txostena. CIESen azterketaren arabera, Euskal Herriko erakundeen % 78k ezagutzen du .eus domeinua, eta identitatearekin (8/10) eta komunitatearekiko konpromisoarekin (7,6/10) lotzen dute. PUNTUEUS Behatokiak inoizko datu zehatzenak lortu ditu: Euskal Herriko webguneen % 20k du edukiren bat euskaraz, % 74k .EUS webguneetan .eus domeinua % 4,6 hazi da 2025ean, 16.393 izen lortuta; mundu mailako domeinuen hazkundea (% 1,2) ia laukoiztu du.
Abian da 6. Gladys Saria, ekainaren 1a arte aurkez daitezke hautagaitzak
Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gladys Sariaren edizio berria abiatu dute. Sari honek ingurune digitalean lanean ari diren emakume gazte euskaldunak aitortu eta saritzea du helburu, gazteentzat erreferente berriak sortuz eta emakumeen talentua teknologiaren esparruan nabarmendu.
Publizitate eta marketin sari inportantea _GANDIK.EUS proiektu euskaldunari
_GANDIK.EUS proiektuak zilarrezko AEBRAND saria jaso du, Gizarte-inpaktua kategorian. Sariak Burutü branding agentziak, PuntuEusentzat eta Eusko Jaurlaritzarentzat, garatutako marka lana aintzatesten du. _GANDIK.EUS proiektuan identitate kolaboratiboa, euskarazko storytelling berritzailea eta gazteen eta tokiko merkataritzaren digitalizazioaren arteko loturan duen eragina nabarmendu ditu epaimahaiak.
Zibererasoen aurkako kontrolak zorroztu ditu Puntueusek
PUNTUEUS Fundazioak .EUS domeinuen segurtasun egoeraren urteko argazkia osatzen duten zibersegurtasun-datuak eman ditu ezagutzera. 2025eko datuen arabera, erasoen tasa %10 hazi da 2024 urtearekiko. Josu Waliñok –Puntueuseko zuzendaria– azaldu duenez, adimen artifizialaren erabilerak erasoak sofistikatuago bihurtu ditu, eta nahiz eta askotan urrutiko jatorria izan, gero eta ohikoagoa da euskarazko edukia ere erabiltzea engainua sinesgarriago egiteko. “Adimen artifizialak hizkuntza-hesiak hautsi ditu. Orain erasoak gure hizkuntzan iristen zaizkigu, biktimaren konfiantza errazago bereganatuz”.
PuntuEusek eta Izarkomek lankidetza-hitzarmena sinatu dute
PuntuEusek eta Izarkom telekomunikazio kooperatibak lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Euskara, komunitatea eta teknologia propioetan oinarrituriko digitalizazioa sendotzea da helburua. Akordio honen bidez, bi erakundeek euren indarrak batuko dituzte euskarazko eta komunitatean oinarritutako digitalizazioa sendotzeko, eta teknologia propioetan eta euskararen presentzia digitalean oinarritutako proiektuak garatzeko.
PuntuEusek .EUS domeinua erregistratzeko laguntza-zerbitzua jarri du abian, Eusebio pertsonaiarekin batera
PUNTUEUSek, .EUS domeinuaren kudeatzaileak, zerbitzu berria jarri du abian euskal enpresa eta profesionalei interneten presentzia sendotzen laguntzeko. Domeinua erregistratzeko prozesua erraztea helburu, laguntza-zerbitzua eskainiko du, eta kanpaina berezia jarri du martxan zerbitzua ezagutzera emateko. Kanpaina horren protagonista Eusebio pertsonaia da, Iker Galartza aktoreak gorpuztua. Eusebiori esker, .eus domeinua erregistratzea, inoiz baino errazago!
Usue Mori Carrascal ikertzaile eta irakasleak jaso du aurtengo Gladys Saria
Usue Mori Carrascal (Donostia, 1987) izan da Gladys Sariaren V. edizioko irabazlea, eta PUNTUEUS eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Informatika Fakultatearen eskutik jaso zuen garaikurra EHUko Informatika Fakultatean egin zen ekitaldian, Donostian, irailaren 26an. Ekitaldian, epaimahaiak adimen artifiziala gizartearen ongizatera bideratzeko eta ezagutza transferitzeko urratutako bidea nabarmendu zuen.