Teknologia albisteak

‘Eta erasotzailea ni banaiz?’ ziberjazarpena ikuspegi berri batetik

Erabiltzailearen aurpegia
2025-03-20 : 09:26

Puntueusek eta Cyberzaintzak elkarlanean ikusentzunezko baliabide pedagogiko bat sortu dute gazteentzat eta haiekin lan egiten duten profesionalentzat: irakasle, guraso eta hezitzaileentzat. Ikusentzunezko honen bidez, ziberjazarpena ezohiko ikuspegi batetik lantzen da, fokua ez da soilik biktiman jartzen, erasotzailean baizik.

Baliabide honen helburua da gazteek sarean dituzten jarrera desegokiez kontzientzia hartzea, eta sarri, ohartu gabe, erasotzaile izan daitezkeela ulertzea.

Zer pentsatzen dute gazteek sarean dituzten jarrerei buruz? Ba al dute kontzientziarik egiten dituzten ekintzen eta haien ondorioei buruz? Zergatik bihurtzen da norbait erasotzaile? Eta, batez ere, nola lagundu diezaiokegu gazteei haien portaerak identifikatzen, aldatzen eta kontzientziatzen?

Galdera hauei erantzuna emateko, adituen eta gazteen testigantzak bildu dira. Helburua argia da: gazteen kontzientziazioa bultzatzea eta sarean jarrera arduratsua sustatzea, errespetua eta enpatia oinarri hartuta.

Sareko portaeren inguruan hausnartzeko tresna baliagarria izan nahi du ikusentzunezko honek. Ziberjazarpena prebenitu eta elkarbizitza osasuntsua eraikitzeko.

Ikusi, eztabaidatu eta partekatu zure ingurukoekin!

IKUSI BIDEOA

Erantzun

Sartu