... edo nola GPSak gehiegizko konfiantza ere eragin dezaken. Parisetik eta Amsterdamera edo Bruselara bidean arraroa da La Madeleinetik pasatzea. Arraroa da 2,60 metroko garaiera duen tunelik pasatu behar izatea, non eta Europako eremurik lauenean eta hiri nagusienen arteko bidea egiterakoan. Alferreko galderak dira orain noski. Zaurituak osa daitezen, hori da orain garrantzitsua. Baina bueltaka dabilzkit buruan.
Hitzek eta sinboloek garrantzi itzela izan dute eta dute gizarte guztietan. Alde horretatik, Euskal Autonomia Erkidegoan nagusi den jatorrismo erdarazalea eroso, oso eroso somatzen da XXI. mendean, Urquijoren salaketen garaian, gazteleraz ari delarik ere "euskera" (eusquera) hitza hitzetik hortzera erabilita. Bertakotuaren itxura normalizatua edo, emanez, nolabait. Bada proposamen bat dakart: euskaldunok bederen berreskura dezagun "vasco" hitza, euskal hizkuntza izendatzeko, gazteleraz ari garelarik. Espainiako Akademiak berak "vascuence"-ren sinonimotzat aitortzen du, gainera. "¿No hablas vasco?" galdetu dezagun, eta ez "¿No hablas euskera?". Ez baita gauza bera.
2013an Eusko Jaurlaritzaren Alokabide enpresarekin gertatua. Auskalo Bikain, Elebide, Bai Euskarari edo zerekin gogoratu gaitezken horrelakotan