... edo nola GPSak gehiegizko konfiantza ere eragin dezaken. Parisetik eta Amsterdamera edo Bruselara bidean arraroa da La Madeleinetik pasatzea. Arraroa da 2,60 metroko garaiera duen tunelik pasatu behar izatea, non eta Europako eremurik lauenean eta hiri nagusienen arteko bidea egiterakoan. Alferreko galderak dira orain noski. Zaurituak osa daitezen, hori da orain garrantzitsua. Baina bueltaka dabilzkit buruan.
La Madeleine lantoki izan nuen 1995ean, Lillen Erasmus egonaldia izan ostean. Istripua izan den Avenue de la Republique bera nuen, gainera, lantoki.
Gidabaimenik ez nuen garai hartan. Baina seko harritu nau Parisetik Amsterdamera bidean, inork La Madeleinetik gurutzatu beharrak.
Nolabait ere, Santanderretik Donostiara bidean Leioako Avanzadatik joatearen pareko zerbait, edo Arrigorriagako herrigunetik sartzearen antzeko iruditu zait.
Alegia, gasolina egiteko edo txoferra aldatzeko edo auskalo zergaitik, bide arruntena jarraitu ez balute bezala. Agian nonbaiten gelditu edo nahastu izanak eragin zuen Bermeko Alba autobusak 2,60 metroko tuneletik joatea, GPSari jarraiki. Gailu teknologikoak, bere abantaila guztiekin, gehiegizko konfiantza ere eragin lezakela, seinaleztapen eskasegiak lagunduta.
Pentsa zenbat kamioi eta autobus joan litezken egunero Parisetik Amsterdam edo Brusela aldera. Eta ez doaz noski pasaleku horretatik. Avenue de la Republique errepide zabala da, baina ez da pasaleku arrunta Parise eta Amsterdam artean.
Via Michelin web orrian Parise - Amsterdam bide laburrena eskatzea nahikoa izan da nire susmo hori baieztatzeko. Lille ekialdetik inguratzen du bide horrek eta Roubaix eta Tourcoing -era bidean, ez du La Madeleine ezertarako ikutzen. Banengoen bada.
Bide azkarrena eskatuta, Lille albora utzita, are ekialderagotik eramaten zaitu Via Michelinek. Azkarrena ez da merkeena.
Barka alferreko hausnarketa hauek. Zaurituak osa daitezen da orain funtsezkoena. Baina arraroa da, nolanahi ere, aukeratutako bidea aukeratu izana. Baita tamaina horretako errepide batean hain tunel baxua egotea ere, baita seinaleztapena argiagoa ez izatea ere. Baina GPSek gehiegizko konfiantza ere eragin dezaketen erakusgarri ere bada.
Erantzun
Sartu