Sustatu logoa Teknologia albisteak

Proposamen sinboliko bat: fuera "euskera" gure gaztelaniatik!

josebabarandi
2015-03-04 15:01
"¿Hablas inglix?" edo "¿Hablas fransé?" esaten ez dugun moduan, ez dugu zertan euskal izenarekin izendatu euskal hizkuntza, erdaraz ari garenean. EAEko gazteleran oso ohikoa dugu hori, baina beste ezein hizkuntzetan basque, baskisch edo dena delakoa erabiliko genuke. Gazteleraz vasco izan daiteke eta hala hobestea proposatzen dut. Gainontzean, "no hablo euskera" badirudi hizkuntza arrotz baten ezagutza bitxiaz ari garela. Norberaren ezaugarri pertsonal arraroren bat edo. "No hablo vasco" edo "no sé vasco" entzunda, aldiz, garbiago geldi liteke lagun hori zenbateraino izan liteken arrotza euskal kulturarekiko, euskal hizkuntzarekiko eta euskal kosmobisio batekiko, País Vascon bizita. 1) Vivo en el País Vasco pero no hablo euskera. 2) Vivo en el País Vasco pero no hablo vasco. Zein da gordinago eta adierazgarriago? Zeinek lotsagorritzen zaitu? Izan ere, "Pixkat bat" es "un poco, no es mucho. Mucho es "asko". Eta hainbeste "buenismo jatorrekin" asko nazka nazka eginda gaude. Ala ez?

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu