Teknologia albisteak

Oraindik ere ez: ETB3 Nafarroa osoan!

2018-10-17 : 08:28

Nafarroa guztirako lizentzia bat libre gelditu eta hori ETB2ren seinalea hedatzeko erabili da; hau da, erdarazko katea lehenetsi da beste behin ere. ETB3rentzat erabili behar zen lizentzia hori, eta, hala, orain Nafarroa osoan ikusiko zen. Baina ez, eremu zabal bateko haurrek ezin dute ETB3 ikusi, ETB2 ikustea lehenetsi delako (Sakanan, Baztanen, Oibarren, Garesen,...). 

Publizitatea

10

'Hitzen ahairea' liburuaren soinu-banda

Erabiltzailearen aurpegia
2018-10-14 : 02:39

Gotzon Barandiaranek 'Hitzen ahairea' argitaratu du, euskal kantagintzaren hitzei dedikatutako liburua. "Idazleek idatzitako letrekin sortutako kantuak, literaturak eta musikak eskuz esku sortutako piezak, horiek soilik izango dira liburu honetan aintzat hartuko direnak." Susa argitaldariak soinu-banda gehitu dio liburuari bere webgunean, 140 kantu 227 grabaziotan.

9

Karmele Igartua sorkuntza beka, poesia lantzeko

Erabiltzailearen aurpegia
2018-10-14 : 14:38

Poesia izango da aurtengo Aretxabaletako Udalak diruz lagundutako Karmele Igartua sorkuntza bekaren generoa. Aurkeztuko diren poesiak euskaraz idatzitakoak izango dira. Horrez gain, lanek originalak izan beharko dute, eta argitaratu gabeak. Lanak aurkezteko azkeneko eguna urriaren 30a izango da.

6

Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera: Glotodidaktika topaketa azaroan

Erabiltzailearen aurpegia
2018-10-10 : 16:01

Azaroaren 9an eta 10ean, Bilbon, UEUk antolatuta. "Gauza jakina da euskararen biziberritze prozesua bidegurutze garrantzitsuan dagoela. Prozesu horretan toki garrantzitsua izan behar du Helduen Euskalduntze Alfabetatzeak.  (...) Asko dira aurrean ditugun erronkak: ahozkotasunari garrantzia eman behar diogu; gaitasuna igotzen laguntzeaz gain, erabilera ere sustatu behar dugu; lan-munduan, aisialdian, kirolean… urratsak ematen lagundu behar dugu, horretarako egoki programatuz; IKTek ematen dizkiguten aukerak zukutu behar ditugu."

Alakazum! iritsi da, pertsonaia euskaldunez osatutako euskarazko karta-jokoa

2018-10-11 : 09:27

Halloween! Fast food! Black Friday! Ipar Ameriketako inbasio kulturala iritsi da!. Baina sorgin valentziar batek, katalan batek, galiziar batek, euskaldun batek eta andaluziar batek aurre egingo diote, beren edabe, sorginkeria eta... nork bere tradizioei esker!

Eremu mistoak Euskararen Ordenantza behar du

2018-10-06 : 07:08

47 udalek Euskararen Ordenantza egokia egiteak nabarmen hobetuko luke euskararen egoera Nafarroan, eta akuilu izanen litzateke beste erakundeentzat.

Kantuetan Dantzan ikuskizuna, “dantza eman behar jakolako maite dan askatasunari”, larunbatean Bilbon

2018-10-05 : 09:13

Larunbatean arratsaldeko 20.00etatik aurrera oholtzaratuko dituzte Euskalduna Jauregian zuzeneko musikari, dantzari, abeslari eta Xabi Paya bertsolariaren partehartzearekin. Ruper Ordorika, Antton Valverde, Itziarren Semeak, Andrea Bidart eta Mikel Markez, Oreka TX eta Korrontziren abesti ezagunen koreografiak dantzatuko ditu Mungiako Amilotx Dantza Taldeak, baita Mikel Laboa eta Xabier Leterenak ere. 

21

Euskara batuaren arantzak: artifiziala, hotza, plastikozkoa, aspergarria...

Erabiltzailearen aurpegia
2018-09-30 : 21:17

Berriki egindako ikerketa batean, elkarrizketatuek euskara batuaren funtzioa ontzat jotzen dute, bai, baina baikorrak ez diren adjektibo ugari bildu dituzte elkarrizketetan: artifiziala, hotza, plastikozkoa, aspergarria... Hedatutako ikuspegiak dira, eta ez euskaldun berrien artean soilik. Transmisioan egon da hutsunea, Joan Mari Torrealdairen esanetan. «Ez dugu erakutsi nola egin norbere euskaratik euskara batura doan bidea, ikusten denez. Ez eskolak eta ez akademiek». 

#EnpresareanAzoka2018: ekonomia eta teknologia arloko aditu ugari laugarren edizioan

2018-10-04 : 08:28

Bai Euskarari Elkarteak Enpresarean Azokaren laugarren edizioaren egitaraua aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera. Urriaren 25ean izango da euskal enpresen eta profesionalen sareko topaketa, ekonomia eta teknologia arloko adituen hitzaldi eta solasaldiekin. Aurtengo izenburuak ikuspegi ugari erakarriko ditu: "Pertsonak, digitalizazioa eta transformazioaren etorkizuneko erronka".

17

Euskara Batuaren Eskuliburua aurkeztuko da ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia
2018-09-30 : 12:37

Datorren ostiralean aurkeztu da Arantzazun: Euskara Batuaren Eskuliburua. Hura prestatzen ibili diren hiru lagun, Miriam Urkia, Irene Arrarats eta Andoni Sagarna elkarrizketatu ditu Berriak. "Euskaltzaindiak 190 arau dauzka: 190 PDF. Jakin nahi baduzu urtea nola idatzi behar den, sekulako testu luzea irakurri behar duzu, bukaeran araua zein den ikusteko; eskuliburuak garbi adieraziko du nola idatzi urtea. Informazio gehiago nahi duenarentzat egongo da arauaren azalpena." (...) Arauak "ordenatu egin da orain, eta modu eroso eta ulergarrian aurkeztu: hizkuntzalaria izan gabe ere ulertzeko moduan.".

13

'Napardeath' filma errodatzen amaitu dute!

Erabiltzailearen aurpegia
2018-10-01 : 13:59

Amaitu da Zumalakarregi zonbia eta zientzialari karlistak, ezker abertzalea eta Antso Azkarra momiaren aurka kontatzen dituen filmaren grabaketa.

18

Erdi Aroko azoketako hizkuntz politikaz

Erabiltzailearen aurpegia
2018-09-29 : 09:50

Erdi Aroko Gasteizen euskara zen hizkuntz nagusia. Erdi Aroko azokak egin behar badira, egin ditzagun historiari begirune apurtxo bat erakutsiz, bertako ezaugarri kulturalak azaleraziz, eta ez parke tematiko aspergarri eta uniformea bailiran.

Osasunbideari ere errieta, euskara egoki ez baloratzeagatik.

2018-10-01 : 23:01

Osasunbideko deialdietan, lehiaketaldian 40 puntutik euskarak 4’29 puntu eman beharko lituzke eremu euskaldunean, eta 2’73 puntu eremu mistoan. Baina euskararik jakin gabe ere 39 puntu lortu daitezke, beste merezimendu batzuekin. Beraz, praktikan, ez da betetzen euskarari buruzko foru dekretu berriak dioena.

17

Euskara batua jaio zen Arantzazuko batzarraz erreportaia

Erabiltzailearen aurpegia
2018-09-30 : 23:34

Euskaltzaindiak 1968ko urriaren 3, 4 eta 5erako deitu zuen euskararen batasunari buruzko batzarra Arantzazun. Batuaren kontrako argumentuak, edo aitzakiak, mota askotakoak ziren. Bazen fede onez uste zuenik hizkuntzari, naturari bezala, bere bidean joaten utzi behar zitzaiola, inolako kanpoko eraginik gabe. Horrek, ordea, euskara bezalako hizkuntza bat heriotzara zeramala erremediorik gabe erantzuten zuen Mitxelenak. Beste jarrera kritiko batzuek oinarri ideologikoa zeukaten.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››