Halloween! Fast food! Black Friday! Ipar Ameriketako inbasio kulturala iritsi da!. Baina sorgin valentziar batek, katalan batek, galiziar batek, euskaldun batek eta andaluziar batek aurre egingo diote, beren edabe, sorginkeria eta... nork bere tradizioei esker!
Halloween! Fast food! Black Friday! Ipar Ameriketako inbasio kulturala iritsi da!. Baina sorgin valentziar batek, katalan batek, galiziar batek, euskaldun batek eta andaluziar batek aurre egingo diote, beren edabe, sorginkeria eta... nork bere tradizioei esker! Premisa dibertigarri (eta kritiko) honen baitan jaio da “Alakazum! Sorginak eta tradizioak”, dibertitze hutsetik haratago joan nahi duen karta-jokoa, Iberiar penintsula osatzen duten lurralde ezberdinetako ondare etnologiko eta mitologikoa zabaldu nahian. Hori guztia globalizazio kulturalari dardo satiriko bat botatzen zaion bitartean.
104 karta, dado bat eta beste elementu batzuez osatutako karta-sorta duen jokoak batetik bostera bitarteko jokalarientzako 30 minutuko partidak eskaintzen ditu, eta bertan Olentzero edo Basajaun bezain ezagunak diren pertsonaiak aurki daitezke, Kattalin izeneko “euskal sorgin nagusia”rekin batera. Alakazum! jokoak pertsonaia eta tradizioetan oso aberatsa den katalogoa eskaintzeaz gain, elebitasunaren aldeko apustu garbia egiten du. Instrukzio-eskuliburuak gaztelaniaz, katalanez/valentzieraz, euskaraz eta galizieraz daude eta pertsonaia bakoitzak nork bere lurraldeko hizkuntzan idatzitako esaldi edo abesti bat dauka.
Jokoaren nondik norakoak
Jokoa helduentzat nahiz 10 urtetik gorako haurrentzat dago gomendatuta. Alakazum!en jokalariak sorgin baten azalean jartzen dira. Kultura -valentziar, katalan, galiziar, euskaldun edo andaluziar- bereko 8 puntu edo hortik gorako puntu-kopurua pilatu behar dituzte, Alakazum sorginkeria boteretsuari deitu eta era horretan Estatu Batuetako tradizio bat garaitzeko. Puntuak pilatzeko, jokalariek lurralde bereko pertsonaiak bildu beharko dituzte eta pertsonaia hauen maila igo dadin lortu, boteretsuagoak izan daitezen. Alakazum bati deitu eta era horretan tradizio inbaditzaile bati aurre egiten dion lehen jokalariak irabaziko du partida!
“La Fallera Calavera”ren arrastoari jarraituz
2014an bere lehen karta-jokoa (La Fallera Calavera) argitaratu zuen Enric Aguilar valentziarraren lana da Alakazum!. Valentziera hutsean editatutako egitasmo hartan, mascletà batean hildako failera zonbi batek berpiztea lortzen du, bere heriotzaren mendeku hartzeko asmoak bultzatuta, eta berau lasaitzeko modu bakarra dago: failerari benetako paella bat prestatzea. Valentzian lortutako arrakastaren ondoren -20.000 ale saldu dira, jokoaren bigarren zatia egin da eta karta-jokoan oinarritutako izen bereko eleberria argitaratu da-, Enric Aguilarrek antzeko esperientzia beste lurralde batzuetara eraman nahi izan du. “Askok eskatzen ziguten La Fallera Calavera gaztelaniara itzultzea, Valentziatik kanpo ezagutarazteko, baina ez zitzaigun ideia ona iruditzen, pertsonaiak eta erreferenteak valentziarregiak zirelako. Ondorioz, Alakazum! sortu genuen, oso tradizio eta identitate nabarmena duten bost lekuri omenaldia eginez”.
Non eskuratu Alakazum!
“Alakazum! Sorginak eta tradizioak” Enric Aguilarren Zombi Paella zigilu editorialaren eskutik argitaratuko da, 18,95 euroko prezioan eta zombipaella.com webgunean erosi ahal izango da. Beste hainbat online dendatan ere salgai jarriko da. Hala nola, Amazon.es, Fnac.es, Mathom.es edo Zacatrus.es eta pixkanaka, denda fisikoetara iritsiko da.
Informazio gehiago, zombipaella.com atarian.
Erantzun
Sartu