Teknologia albisteak

Elhuyar: Ingurumenari buruz komunikatzeko gidalerroak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-06-20 : 09:17

Ingurumenari buruz komunikatzeko gida bat proposatu eta argitaratu du Elhuyarrek. Dekalogoa deitu diote, baina 14 puntu ditu. Gidalerroon helburua da "ingurumenari buruzko komunikazioa arduratsua eta, era berean, sozialki eraginkorra" izatea.

Hona hamalau puntuak:

  1. Sistema konplexua denez, begirada osagarriak integratu.
  2. Arazoen eta irtenbideen adibide lokalak eman, baina ez galdu eskala globalaren ikuspegia.
  3. Ez izan katastrofista. Baliatu etorkizun desiragarriak irudikatzeko.
  4. Justiziaren dimentsioa eztabaidara ekarri.
  5. Aldendu narratiba eurozentristatik.
  6. Baztertu begirada hertsiak, hala nola androzentrismoa eta antropozentrismoa.
  7. Denok dugu zer egina, baina ez erantzukizun bera.
  8. Irtenbidea soziala eta politikoa da, ez soilik teknologikoa.
  9. Naturaren balioak transmititu: bizitza erregulatzea, ongizatea, zaintza, erantzukizuna, oparotasuna, lurraldearen kustodia…
  10. Osasun Bakarra: kalitatezko bizimodua izateko, ezinbestekoa da kalitatezko ingurumena.
  11. Zalantzan jarri gure sistema ekonomikoan errotutako kontzeptuak.
  12. Eman ahotsa mugimendu sozialetatik datozen proposamenei.
  13. Ikuspegi kritikoa izateko baliabideak eman, eta negazionismoak hartzen dituen formak identifikatu.
  14. Euskaraz komunikatu, jasangarritasuna sustatzeko

Puntu hauetako bakoitza sakonago azalduta eta interpretatuta aurkituko duzue hemen. Puntu bakoitzerako ilustrazio bana sortu du Pernan Goñi ilustratzaileak eta artikulu honetarako irudi gisa aukeratu duguna 12. puntuari dagokiona da.

Erantzun

Sartu