Scroll egitea edo korritze-barrari ematea (korritze-barra forma dakarte Elhuyar hiztegiak eta Wikipediak) ordenagailuko pantailen konbentzioa da, orriaren azpiko partera iristeko modua. Ordenagailuko sistema eragileen bertsioek modu desberdinean erakutsi dute korritze barra historikoki, webgune honek erakusten digun bezala.
Goiko irudian hiru adibide, 21. mende hasierako sistema eragile ohikoena.
Ordenagailutik honuntzago, mugikorretan, are beharrezkoagoa da scroll egin edo beheranzko korritzea, baina atzamarraren keinuz egiten da barrarik agertu gabe ohikoan sistema eragileetan (iOS, Android). Hori bai, posible da agertzea segun eta zein aplikaziotan.
Nola konprobatu zein scroll edo korritze-barra edo metodo duzun orain? probatu https://wikiscroll.blankenship.io/ Wikiscroll webgunea. Ingelesezko Wikipedia artikuluen agerpen ausazkoa, eta infinitoa, behera korritu eta amaitzen ez den artikulu hurrenkera.
Wikiscrollen sortzaileak bere sistemaren kodea publiko egin du GitHub-en, eta beraz euskaraz ere garatzea egongo zen, inor animatuko balitz.
Laburbilduz:
Lasai korritu!
Erantzun
Sartu