Erranahi handia du. Gu Euskal Herrikoak gara, eta euskal herritar moduan parte hartzea da. Kirolari askok ez du aukerarik, eta guk, batzuen borrokaren ondorioz, aukera hori badugu". Karmele Pikabearen hitzak dira; Beti Gazteko (Lesaka, Nafarroa) sokatiralariak izan du aukera nazioartean euskal selekzioarekin bidaiatzeko. Izan ere, sokatirakoa da txapelketa ofizialetan lehiatu daitekeen federazio bakarrenetakoa.
Zenbat gizon ezagutzen ditut? Milaka, esango nuke. Horietatik, nire bizitza osoan, bakar batek aitortu dit behin emakume bati dirua eman ziola berarekin sexu harremanak izan zitzan. Gizon maitagarria da, laguna kontsideratzen dut, eta ziur naiz -estatistikei erreparatzea besterik ez dago- beste lagun maitagarri askok ere gauza bera egin dutela noiz edo noiz, inoiz aitortu ez didaten arren.
Asteburu honetan bete dira 50 urte lapur talde bat Washington hiriko Watergate eraikinean sartu zela eta harrapatu zituztela, 1972ko ekainaren 17an. Albiste haren jarraipena egiten, Bon Woordward eta Carl Bernstein kazetariek ospea irabazi zuten, baita beren egunkari The Washington Post egunkariak. Ikerketa eta eskandalaruaren haren ondorioa izan zen Richard Nixon AEBetako presidentearen dimisioa, hori gertatu izan den aldi bakarra. Gertaerak oroitzeko ez dago gaizki 'All the President's Men' filma berrikustea, zeina euskarazko azpidatziekin dagoen (Joxe Aranzabalek idatziak).
Seaskak urgentziazko agerraldia deitu du gaur 17.00etarako Lapurdiko hiriburuan frantses Hezkuntza Ikuskaritzak duen egoitzan. Bertan Ipar Euskal Herriko ikastoletako sareko arduradunek baieztatu dutenez, ez Bordeleko Errektoretzak ezta Pariseko Hezkuntza Ministerioak ez diote inolako erantzunik eman azkeneko lau egunetan azterketak euskaraz egiteko bermeak lortzeko Seaskako ikasle, irakasle eta irakaslek bultzaturiko mobilizazioari.
Nabigatzaile honetan ezin duzu bideo hau ikusi Unai Iturriagak jantzi dio txapela. Maddi Agirre gasteiztarrak egin du bigarren. Euskal Herri osoko 12 bertsolari gazte aritu dira kantuan eta 200 bertsozale bildu dira Kepa Arroitajauregi frontoian finala jarraitzeko. 34. Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala jokatu da gaur Iurretan, beroa ere protagonista zela.
Goiatz Labandibar Arbelaitz ( Oiartzun, Gipuzkoa, 1985eko, ekainaren 18a) euskal idazlea da. Kazetaritzan lizentziaduna da eta kazetari gisa egiten du lan. Komunikazioan lan egiten du. Oarsoaldeko Hitza egunkarian eta zenbait komunikabidetan lan egin edota kolaboratzen du. Aipatzekoak dira Berrian argitaratutako "Metaforikoki", "Oinezkoa" eta "Atzerakontua" ipuin sortak, baita IVAP en argitaratutako "Felice" eta "Aizpatasuna" ere.
Irlandako, Frisiako eta Euskal Herriko ikastetxe eta erakunde batzuek bat egin dute Erasmus+`deritzon programan: proiektu bat aurkeztu zuten (WikiWomen) hizkuntza gutxituetako hiru wikipediatan (frisierazkoa, irlandesezkoa eta geurea) emakumeen biografia gehiago sortzeko.
Emakundek eta Eusko Jaurlaritzak "Berdintasunaren eta emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko bizitzen aldeko Herri Ituna" aurkeztu dute aste honetan, eta webgune batean horren dokumentazioa jartzearekin batera, atxekimenduak jasotzeko web orri bat prestatu dute, hemen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eremurako pentsatutako ekimen honetan pertsonalki edo erakude/talde gisa egin daiteke bat.
Lehenengo ekintzan Hezkuntza Departamentuak Tuterako Hizkuntza Eskolan euskarari ezarritako murrizketak salatu ditugu.