Teknologia albisteak

Publizitatea

11

Sorkuntzaren lokatzak

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-21 : 11:33

Iceberg oso bat darama ezkutuan publiko aurrean jotzen den akorde bakoitzak, eta hura osorik azaleratzeraino errebobinatzen du bere azalpena Amets Aranguren Ibil Bedi taldeko musikariak (Iruñea, 1998) Loreak belaunetan dokumentalean.

BasqueParl: Eusko Legebiltzarreko hitzaldien hizkuntza-azterketa eta zenbaketa

Sustatu
2022-06-21 : 09:37

Nayla Escribano Hitz hizkuntzalaritza ikertegiko ikertzaileak korpus interesgarri bat prestatu eta landu du: BasqueParl, 14 milioi hitzezko korpus elebidun bat, Eusko Legebiltzarrean 2012tik 2020ra egindako hitzaldien transkripzio multzoa. Laburbilduz, esandako 14 milioi hitz horietan, 3 milioi izan dira euskaraz, eta 11 milioi erdaraz.

Suteak Nafarroan

2022-06-21 : 08:00
10

Azken agur beroa Pello Garitanori

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-20 : 23:00

Pello Garitano ez zen geldi egoten zenetakoa eta horren adierazle izan da gaur bere alde egin duten hileta elizkizuna. Santa Marina parrokia goraino bete da eta bertan izan dira, besteak beste, egungo alkate Gorka Artola eta baita bere garaian alkate izandako Victoriano Gallastegi ere.

Juan San Martin zenari omenaldia, haren jaiotzaren mendeurrenean

Sustatu
2022-06-20 : 16:40

Eibarko Udalak eta Euskaltzaindiak Juan San Martin euskalariaren figura omenduko dute aste honetan Eibarren, San Martinen jaiotzaren 100. urteurrenean (1922-2022). Ekainaren 23an, San Juan egunaren bezperan jaio zen Juan San Martin, baina 22an egingo da omenaldia, Euskaltzaindiak Eibarko udaletxean egingo duen ageriko bilkuran.

21

Kontseilu Sozialistako zenbait kidek itxialdia hasi dute Hernaniko udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-20 : 16:31

Politika Gipuzkoa eitb media "Hernaniko San Joan jaietako txosnagunean ezarri diguten beto politikoa altxarazi eta irtenbide bat lortzeko borondatez" hasi dute protesta, ohar baten bidez zabaldu dutenez. Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistako zenbait kide Hernaniko udaletxean sartu dira eta itxialdia hasi dute "San Joan jaietako txosna gunean ezarri diguten beto politikoa altxarazi eta irtenbide bat lortzeko borondatez".

12

Steilas: "Itunpeko ikastetxeen eskaintza guztiz puztuta dago"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-20 : 16:16

Gogor kritikatu du Steilas sindikatuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Hezkuntza Lege berriaren norabidea. Goizean, Bilbon egindako prentsaurreko batean, Ainhoa Astigarraga kideak adierazi du Hezkuntza Sailak "nabarmen" erakutsi duela "zer gutxi estimatzen duen sare publikoa": "Sare pribatua hezkuntza sistemaren ardatzean ipini nahi du, eta publikoa haren osagarri bihurtu".

11

Kontseilu Sozialistak itxialdia egin du udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-20 : 15:40

Joan den astean, Buruntzaldeako Kontseilu Sozialistak salatu zuen San Joanetako txosnagunean "beto politikoa" jaso duela. Horren harira, hika-mika eta eztabaida sortu dira azken egunotan. Une honetan, udaletxean daude Kontseilu Sozialistako kideak. Kronikari azaldu diotenez, "erantzunik jasotzen ez badugu, hemen pasako dugu gaua".

Loreak Belaunetan: dokumentala sortzaile gazteen etorkizunaz

Sustatu
2022-06-20 : 12:02

Loreak Belaunetan Lanartea elkarteak prestatu duen dokumentala da. Ikus-entzunezkoaren muina: zazpi sortzaile euskaldun gazte, etorkizunean, nagusitan, profesionalki artista edo sortzaile izan ahal ote diten hausnartzen. Euskararen Langile Profesionalen Elkartea da Lanartea, eta sektore profesional honen lan baldintza eta irteerez kezka eta hausnarketa bideratzen ari da duela bi urte inguru sortu zenetik. Gaur da dokumentalaren aurrestreinaldia.

14

Beroaldiei aurre egiten hasi

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-20 : 04:58

Ezohiko moduan eta ohi baino goizago jo du muturreko beroaldi batek Euskal Herria. Ez da ezohikoa 40 gradu inguruko tenperaturak izatea ekainean, baina bai dira bakanak horren goiz eta hainbeste egunez segidan halakoak eman dituzten iraganeko bero boladak. Zientzialariek aipatu dute egunotako beroaldiaren atzean klima aldaketa dagoela.

10

Arabako ikastolen aldeko aldarria Olarizuko zelaietan

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-19 : 22:22

Hasierako ekitaldiarekin eta omenaldiarekin abiatu da, 8. alaba lelopean, 2022ko Araba Euskaraz jai eguna. Olarizuko Etxaldean, ikastolen auzolana eta elkarlana nabarmenduz hasi da eguna. Argantzongo ikastolako ikasleen babesean ,Arabako ikastola bakoitzeko komunitatetik lan aipagarria egin duen pertsona bana omendu dute ekitaldian, eta horiekin batera Anjel Olaldek ere, urtetan Araba Euskarazeko koordinazioa lanen ardura izandakoak, aipamen berezia jaso du.

21

Herritar ugari batu dira Larramendiko Arnasak deitutako mobilizaziora

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-19 : 21:24

Valogreenek eskatu du dagoeneko obra egiteko baimena, eta Larramendiko Arnasa taldeak ohartarazi du enpresak ezar dezakeela" Bergarako lurretan. Mobilizazioaren ostean, taldeko kideek hartu dute hitza San Martin plazan. Sei puntu azpimarratu dituzte, Valogreen enpresaren jardueraren kontra. Alde batetik, esan dute jarduera ez dela "bateragarria" indarrean dagoen Hiri Antolamenduko Plan Orokorretik eta Larramendi Sektoreko Plan Partzialetik eratorritako hirigintza zehaztapenekin.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››