Iruñeko sanferminetako entzierroak euskarazko kate batean ikusi ahalko dira. TVEko iturriek BERRIAri baieztatu diote ETB1ek ere emango dituela entzierroak, zuzenean. Esatariak zein izango diren ez dute jakinarazi oraindik, ez ETBkoak, ez TVEkoak. TVEk ez du ETBrekin bakarrik egin akordioa: Navarra Television kateari ere utziko dizkio irudiak.
PPko senatari nafar Amelia Salanuevak ahozko galdera eginen dio RTVEko presidente Manuel Perez Tornerori, Espainiako Goi Ganberan ekainaren 20an eginen duten Kontrol Batzordean. Hala jakinarazi du Nafarroako PPk, ohar baten bitartez. RTVEk eta EITBk akordioa lotu dutela jakin du Salanuevak, eta horren inguruko "azalpenak" eskatuko dizkio Tornerori: akordioaren edukia eta zergatiak ezagutu nahi ditu.
Jakina zen 1347an sartu zela izurri beltza Mediterraneora, Urrezko Hordatik zihoazen merkataritza-ontzien bidez. Europan, Ekialde Hurbilean eta Afrikaren iparraldean hedatu zen, eta populazioaren % 60 hil zela kalkulatzen da. Haren ondotik etorri zen bigarren olatuak IXX. mendera arte iraun zuen. Eztabaida asko izan dira bigarren olatu horren jato
Euskararen Defentsarako Sarea sortu dugu eta ekintzen bidez salatu nahi ditugu euskararen aurkako neurriak. Gaur ostirala, 2022ko ekainaren 17an, 19:00etan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren aurrean (Santo Domingo kalean, Iruñea) elkarretaratzea eginen dugu, Hezkuntzako kontseilariak Tuterako Hizkuntza Eskolan euskararen inguruan egindako murrizketak gaitzesteko. Dagoeneko jakinarazpena sartu dugu Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzan.
Azkenaldian, ugaritu egin dira euskararen aldeko tresnak Tuteran eta Erriberan. Tresnak baditugu, baina izugarrizko zapalkuntza dugu. Eta ez gaude bakarrik juridikoki zapalduta, baita kulturalki ere: badago euskararen kontrako jarrera oso oldarkor bat, urtez urte sortzen joan dena. Horren aurrean badugu nondik egin: Agerraldia eta Errigora sekulako tresnak dira, Hordago!
Badirudi aztoramenak ezin duela luze iraun Legebiltzarrean hezkuntza gaiei dagokienez. Larritasuna baretzearren eta xelebrea bada ere, lau alderdi politikoak presaka etorri zaizkigu antzeko borondateak dituztela berrestera. Izan ere, hedabideetan argitaratzen denari erreparatuz, denak publikoaren alde gaude. Hein batean gogora ekartzen ditu maiz modu irmoan esaten diren esaldiak, esate baterako: "ni ez naiz arrazista, homofoboa, matxista...".
Hitzorduetara ordua baino lehen iristen diren horietakoa dela dio -"batzuetan gehiegi"-, eta hala topatu du kazetariak zain, Hondarribiko (Gipuzkoa) Arma plazan jarrita, Mikaela Elizegiren oroitzapenak liburuxka orriztatzen. "[Pello] Eltzaburuk eman zidan". Literaturian izan zen harekin lan berria sinatzen, iragan hilean, Zarautzen (Gipuzkoa); "jende gutxi, baina arratsaldepasa polita", haren hitzetan.
Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu nahi zuten; kolpeka eta negarra eragiteko gasa erabilita, bortizki oldartu zaie Frantziako Polizia. "Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin mintzatu nahi dugu, baina Barne Ministerioarekin erantzun digute", laburbildu du Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak. Frantziako Gobernuaren debekuei buru egiteko desobedientziarako deia egin du ikastolen elkarteak azken asteetan. Atzo, protestara pasatu ziren.
Baxoaren azterketaren baitan filosofia froga idazteari ekin diote asteazken honetan Ipar Euskal Herriko ikasleek. Hilabete amaieran Brebet azterketaren txanda izanen da. Horren karietara iragan ekainaren 9an landutako adierazpena publiko egin dute, goizean, Bernat Etxepare lizeoko eta Seaskako lau kolegioetako ordezkariek. Arratsaldean, berriz, Azterketak Euskaraz kolektiboko hamarka kide Hezkuntza Ikuskaritzak Baionan duen egoitzara hurbildu dira.
Gizartea SARE SOZIALAK EITB MEDIA Asko dira bideoak, argazkiak, grabazioak edo zuzenekoak partekatuz sare sozialetan jarraitzaileen arreta pizten duten euskal influencerrak. Benetako fenomeno bilakatu direnez gain, badira bigarren maila batean daudenak, baina arrakasta itzela lortu dutenak. Nortzuk diren jakin nahi? Instagrameko jarraitzaileekin modaz, edertasunaz, sukaldaritzaz eta beste zenbait kontuz hitz egin eta horiekin lotutako aholkuak, edukiak...
GIA esan, Gotzone Sagardui sailburuak botatakoen artean aldaketa kulturalarena izan zen gutxien harritu ninduena. Edozein gauzari kultura deitzen hasi zitzaionetik, esperatzekoa zen kultura eta kulturala bezalako hitzak edozeinen ahotan entzutea, izan sukaldari, izan politikari, edozein asmo kolore dotorez apaintzeko.