Teknologia albisteak

Spiderhead euskaraz azpititulatuta

Zer ikusi euskaraz
2022-06-20 : 22:00

Netflix-erako ekoiztu den azken superekoizpena, Spiderhead, euskaraz azpidatzita dago plataforman. Eta azpidatziak Azpitituluak.eus webgunean ere jarri dituzte, hemen, filmaren bertsio bat BitTorrent erabiliz-edo jaisten baduzu. Eneko Oroz sarelari nekaezinak azaltzen digu aurkikuntza hau bideo honetan. Bestalde, Netflix-eko harpidedun bazara, ikus dezakezu bi esteka hauetan zein edukik duten euskarazko audioa eta zeinek euskarazko azpidatziak.

Erantzun

Sartu