Teknologia albisteak

Bind Demo eguna: startupak eta enpresa handiak elkarrekin

Sustatu
2022-07-01 : 12:38

Bind Demo Day 2022 uztailaren 7an izango da Euskalduna Jauregian, Bilbon. SPRI erakundearen bidez antolatzen den Bind 4.0 sustapen prograramaren funtsa da ideia berritzailek dituzten start-up edo enpresa txikiak elkarlotzea premiak dituzten enpresa edo talde handiagoekin. Sustapen programak urteroko deialdiak egiten ditu, baina puntu inportante bat bere egitegian Demo Day edo erakustaldi publikoa da, proiektuak jendaurrean azaltzeko aukera bat.

Publizitatea

7

Garbiñe Larrea

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-01 : 11:54

Wikipedia, Entziklopedia askea Garbiñe Larrea Iturralde ( Urnieta, Gipuzkoa, 1976ko uztailaren 1a) naturopata da. Sendabelarrek dakitena. Ezagutu, bildu eta erabili argitaratu zuen 2021ean. 1998/1999 ikasturtean Coimbran ( Portugal) Erasmus bekarekin Zuzenbidea ikasten aritu zen eta 1999/2000 ikasturtean Socrates bekarekin jarraitu zuen. Naturopata kolegiatua eta hezitzaile ayurvedikoa da, lanbidez, nahiz eta Zuzenbidea ikasi zuen EHU/UPV-n (2003).

11

Basotik: makroproiektu berria Gipuzkoan, berdez mozorrotua

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-01 : 10:42

Basotik fundazioa aurkeztu du duela gutxi Gipuzkoako Foru Aldundiak, lurralde horretako baso pribatuen kudeaketa "aurreratua" egiteko asmoarekin. Markel Olano ahaldun nagusiaren esanetan "kudeaketa jasangarria egin eta jauzi kualitatibo bat eman" nahi da sektorean. Datuak ez dira nolanahikoak: 2 milioi euro inbertituko ditu diputazioak hasieran, eta hurrengo bost urtetan beste 8 milioi euro; aurreikusi dute 40.000 [...]

25

Pablo Gonzalezen egoera oroitarazi dute Kongresuan, lau hilabete espetxean daramala salatuz

Erabiltzailearen aurpegia
2022-07-01 : 00:58

Pablo Gonzalez euskal kazetariaren egoera salatzeko elkarretaratzea egin dute ostegun honen eguerdian Kongresuaren atarian zenbait diputatuk: Unidas Podemos taldekoak, euskal taldeetakoak, katalanak, bai eta BNGkoak ere batu dira. Bertan salatu dutenez, Gobernu espainola ez da bere aldeko ekimenik abiatzen ari.

11

Larunbatean Pirinioetako Bidea ekimenarekin bat egingo du Arabak

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-30 : 22:20

Larunbat honetan, hilaren 2an, euskal herritarrak eta katalanak 300 menditara igotzera eta tontorrak argiztatzera deitu dituzte Gure Eskuk, ANCk eta Omniumek, Pirinioetako Bidea ekimenarekin. Euskal Herria eta Kataluniako herrien erabakitzeko eskubidearen aldeko ekintza erraldoi honetan, Gironako Creus lurmuturretik Gipuzkoako Higer lurmuturreraino doan mendikate osoa lotuko dute.

35

Alarde feminista eta bakarra aldarrikatuz itzuli dira Irungo San Martzial jaiak

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-30 : 20:18

Berezia izan da San Martzial jaietako alarde hau, bi urteko etenaldiaren ondotik bueltatu delako eta baita oroitzen duen gudatik 500 urte igaro direlako ere. Berezia izan da eta, tamalez, ohikoa ere bai, bitan banatuta ospatu baita: alarde baztertzailea alde batetik, zeinetan emakumeak kantinera soilik izan daitezkeen, eta parekidea bestetik, non emakumeen partaidetzak ez duen inolako baldintzarik.

7

Unibertsitate-jakintzaren komunikazioa

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-30 : 19:04

Hizlariei eta gerturatutakoei egin zitzaizkien galderak hauek izan ziren: * Zein leku dute liburuek, aldizkari zientifikoek, ikus-entzunezkoek, sare sozialek... unibertsitate-jakintzaren komunikazioan? * Unibertsitateetako ikasleek eta irakasleek zer irakurri dute tradizionalki eta zer irakurtzen dute orain? * Unibertsitateek zelan komunikatu dute tradizionalki eta zelan komunikatzen dute orain?

Adimen artifiziala: berriketa eta irudigintzarako gai, baina kontzientziaduna?

Sustatu
2022-06-30 : 18:32

Adimen artifizialaren inguruan izandako berrikuntzen berri, eta irudiz erakusten bereziki, nola irudigintzan sekulako emaitzak lortzen ari diren makinak. Guztiarekin, zalantzan jartzen dugu makinak kontziente edo sentikor izatea lortu dutenik. Horretaz jardun dugu Segura Irratian eta Twitch kanalean, aste honetan albiste hauek (batbi) komentatzen, modako izenekin batera: LaMDA, Dall-e, Craiyon, Parti... Bide batez, artikuluetan ez zegoen irudia ere erakutsi dugu, Joxesaurus Croissanticus ilgoropilez egindako dinosauroarena.

7

Zuloagaren lehen lantzat jotakoa faltsua dela salatu dute

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-30 : 18:26

Beste faltsutze salaketa bat; euskal artista bati dagokion bigarrena aste honetan. Oteiza fundazioak atzo esan zuen Donostiako Elizbarrutiko D'museoan ikusgai dauden Jorge Oteizaren eskulturak ez direla artistarenak; orain, salatu dute Ignacio Zuloaga pintorearen koadro bat ere faltsua dela. Z Espacio Cultural (ZEC) elkartearen hitzetan, Zuloaga fundazioak 2020an Zuloagarena balitz bezala aurkeztutako Arrateko itsua margolana ez da harena.

10

Grebalari bat atxilotu dute metalgintzako Durangaldeko mobilizazioetan

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-30 : 14:04

Goizeko 10:00etan hainbat lagun edukiontziak gurutzatzen eta erretzen saiatu dira Ertzaintzaren arabera, baina, "berehala" garbitu dute errepidea eta ez da "trafiko intzidentziarik" egon. LAB sindikatuak bertsio hori gezurtatu du, eta grebalariak "gosaltzen" ari zirela esan du sare sozialetan. Bizkaiko metalgintzako beharginek lanuzteak eta mobilizazioak deitu dituzte herrialdeko ituna berritu dadin eskatzeko.

Berdintasuna jaietan: Alarde matxisten iraupenetik, gizonezkoen desagertzeraino

Sustatu
2022-06-30 : 12:06

Intriga pixkat zegoen nola hartuko zuen Irungo Udalak gaur San Martzialeko alarde parekidea, baina ohi bezala izan da: alkateak harrera egin dio alarde matxistari, eta muzin parekideari (Arantxa Iraola Berriako kazetariaren kontakizunean ikusia). Kontraste gero eta handiagoa egiten dute Bidasoako alarde matxistek, beste herri batzuetan gertatzen ari denarekin. Atzo, adibidez, emakumezko batek dantzatu zuen lehen aldiz Lekeitioko San Pedro eguneko Kaxarranka. Hala ere, beste joera kezkagarri bat ere nabaritu dute batzuek; emakumezkoek espazioa hartzearekin batera, ekitaldi batzuen feminizazioa eta, ondorioz edo, gizonezkoen desertzioa eta desagerpena.

27

Txosna batzordeko eragile GKS-ren aurkako erasoari erantzun dio Txosna batzordeak

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-29 : 22:19

Argazkia: Txosna Batzordearen artxibokoa. San Joan egunean, ekainaren 24an, txosnagunean zegoen Txosna Batzordeko pankartan Gazte Koordinadora Sozialistako logoa erasotu zuen pertsona batek, aipatutako logoa pankartatik apurtuz. Kide batzuk pankarta konpondu zuten gainetik berriz ere logoa jarriz, baina denbora gutxira berriz ere apurtuta agertu zen.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››