2022ko uztaila Tillich, Paul, Fedearen dinamika I , Arantzazu: Jakin, 1972, 239 or. (I tzulpena eta pentsabideak, Paulo Agirrebaltzategi ; sarrera, Joxe A. Ibarbia ; epilogua, Joseba Arregi). Guztiok behar omen dugu fede bat bizitzeko, horrela esan zigun lagun bateko aurreko eguneko bazkalondoan.
Testu berri bat argitaratu dut nire blogean, sarritan bezala ez du ematen jende asko-askoren interesekoa izan daitekeenik, baina hausnarketa pertsonal bat besterik ez da, beraz, nahi duenak irakur beza. FEDEA BEHARREZKOA OMEN DA unibertsitatea.net/blogak/txoroen…
@Errekaldeberri Pasadizo bat kontatuko dizut, gustatuko zaizulakoan: ez ditut gogoratzen ez unea ez aitzakia, baina izan liteke Nemesio Etxanizen "Izotz kandelak" nobela postumoaren argitaratzea (1992). Nirekin bi apaiz euskaltzale: Joxemari Aranalde eta
@Errekaldeberri Ba, apaiz batek fedearekin zituen zalantzak ageri dira nobela horretan, gai oso mingarria Nemesiorentzat, baina Aranaldek eta Atxagak zioten zalantza ez zela fedearen etsaia, baizik fedearen osagai berezkoa. Nik aitzakia usaina hartu nion
@Errekaldeberri Bide batez, gai horren inguruko gure "maisua" Unamuno zela gogoratzea ez dago lekuz kanpo ("San Manuel bueno, mártir" eta beste).
@xme64 Mila esker guztiagatik, Xabier. Eta bide batez, nobela hori benetako perla ezkutu gutxi horietako bat da euskal literaturan: ez da gaur egungo irakurle askorentzat, ados, baina interes historiko izugarria du nire uste apalean. Azkoitiarrentzat, ber
@xme64 Eta Nemesiorena batez ere interes historikoagatik irakurri behar den bezala, beste honek gai bera tratatzen du, baina ironiaren eta umorearen bidez, aukera egokiagoa dena gaurko irakurle arruntarentzat. Bihotzez gomendatzen dizuet "Bekatuaren itzalelkar.eus/eu/liburu_fitx…
@xme64 @Errekaldeberri Hor hirugarren bat izan zen apetitu eta umore onekoa fedeari buruz eta apaizei buruz asko hitz egindakoa...
@Gar2Larrea @Errekaldeberri Ez naiz oroitzen zergatik, baina Iñaki ez zen azaldu; beste zeregin batzuk izango zituen. Liburu horren historian bi pertsonak izan zuten ardura eta meritua: Pako Sudupek eta Iñaki Segurolak.
@Errekaldeberri Gustura irakurri dut, beti bezala. Nire eskarmentu txikiaren arabera, iraultza armatuan sartu zirenetako zenbait kristau talde gazteetatik atera ziren zuzenean. Eta ohar filologiko bat: kapitulu hasierako laburbiltze horiek Jakinen argital
@Errekaldeberri @Gar2Larrea Ba, oroitzapenei tiraka: "Bekatuaren itzala"k Euskaltzaindiaren nobela-saria irabazi zuen, eta Xarritonek kontatu zidan originala irakurtzean ziur zegoela Segurola zela egilea, hizkuntza-moldeagatik eta apaizei adarra jotzeagat
@Errekaldeberri Federik gabe gaizki eta fede itsuaz err bai. Gozatu dut irakurketa... Ea argi pixkat egiten den fede arrazional pixka batez ;-)
@xme64 @Errekaldeberri Kaxoiak miatzen bukatzen dudanean esango dizut ziur, ea agertzen den. Pandemiako itxialdian irakurri nuen 'Izotz kandelak' eta hainbat paralelismo harrigarri zeuden, denbora pasa gustagarria izan zen.
@Errekaldeberri Adierazten duzun azken esaldia pentsatuz gero, fedea ez da beharrezkoa bere predikatua delako; fedea beharra bihurtzen da.
@Anearm Ez dakit fedea beharrezkoa den ala ez baina, beharbada, ados jarri gaitezke pentsatzean pertsona batzuentzat bai dela beharrezkoa, ura bezain beharrezkoa. Gizaki ororentzat? Ez dakit. Eta, gainera, zer litzateke "gizaki" abstraktu hori? Dena den,
@Errekaldeberri Bai, ados nago. Tillich aspalditik ezagutzen dut. Niretzat "Ultimate concern" hori eskaerak ezinbestekotzat hartzera gonbidatzen gaitu. "Zergatik" defentsa bat izango litzateke.
1972ko Euskal Herrian Paulo Agirrebaltzategik teologo protestante antifaxista eta sozialismozale baten libururik dibulgatiboena argitaratzea erabakitzen du. Hona liburu horren iruzkin bat 50 urte geroago egina. FEDEA BEHARREZKOA OMEN DA unibertsitatea.net/blogak/txoroen…
Gaur goizean testu berri bat jarri dut nire blogean, duela 50 urte argitaratu zen liburu bat iruzkinduz. Eta hausnarketa bat eginez euskal gizarteak kristau fedeari izan dion atxikimenduaz eta gure kulturan izan duen eraginaz. FEDEA BEHARREZKOA OMEN DA unibertsitatea.net/blogak/txoroen…
Pruden Gartzia, @Errekaldeberri, #txoroenuntzia blogean ???? Fedea beharrezkoa omen dow.ly/P5Q750JNFns5pic.twitter.com/ub3FujdBUrBUr
Azken abisua despistatuentzat: testu berri bat jarri dut nire blogean, duela 50 urte argitaratutako liburu bat iruzkinduz. Paul Tillich teologo alemanaren liburu bat, Paulo Agirrebaltzategik euskaratua eta JAKINek argitaratua. FEDEA BEHARREZKOA OMEN DA unibertsitatea.net/blogak/txoroen…
Erantzun
Sartu