Teknologia albisteak

Publizitatea

14

Animaliak hilik agertzen ari dira Urumea ibaian

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-29 : 16:44

Hegaztiak, batez ere basahateak, hilik agertu dira Urumea ibaian, Donostian, Martutene inguruan. Horrez gain, 50 bat aingira ere hilik agertu dira abuztuaren 27an. Abuztuaren 21ean ere Eguzki euskal elkarte ekologistak salatu zuen uretako hainbat hegazti hilik agertu zirela. Hainbat jenderen laguntzari esker jakin dugu Urumea ibaian eta Gladys Eneako urmaelean, Donostian, hildako uretako hegaztiak agertzen ari direla.

Euskarazko lehen manga argitalpena

Sustatu
2022-08-29 : 09:12

Ooso Comics etxeak, japonierazko manga komikiak itzultzen eta banatzen dituen argitaletxe katalanak, euskaraz argitaratu den lehen manga komikia argitatatu berri du: X-Venture - Gorputza krisian - Erreskate handia du izena komikiak eta hiru aleko serie bat da, non lehena argitaratu berri den abuztuan. Duela urte batzuk Euskal Encodings-en bildu ziren manga-itzulpen batzuk, amateurrak uste dugunez, baina oraingo hau argitalpen ofiziala da. Manga Japoniako komikiak izendatzen dituen hitza da, estetika, kultura eta industria propio bat han, nazioartean zabalkundea izan duena; eta eragina izan duena eta daukana bideojokoen munduan zein bereziki ikus-entzunezkoetan, anime marrazki-bizidun japoniarretan bereziki.

18

Hipotesiak (alfabato-ordenan)

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-28 : 22:58

Ekonomikoa: "Gutxienez 2008ko krisitik datorren ekonomiaren jite beherakor honetan, zeinetan prekarizazioa eta, ondorioz, proletarizazioa gora egiten ari baitira, espero izatekoa zen ideia komunisten berrindartzea". Generazionala: "Aldi bertsuan abiatu zen ETAren desagerpenaren hasiera hartu behar da kontuan: belaunaldi batek umezurtz geratu izanaren sentsazioa dauka, eta hortxe bilatu du babesa".

15

Zaurietatik sistema hausten

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-28 : 16:13

Kazetariak dira biak, Ipar Euskal Herrian arituak, eta artetan elkar gurutzatu izan dute gertakarien berri ematean. Orain, beste harreman bat sortu dute Nora Arbelbidek eta Amaia Cazenavek. Sexu jazarpena jasan dute biek, kazetari zirela. Cazenavek erredakzioan bertan, hamar bat urtez. Arbelbidek 2003an, Martinikan, Patrick Poivre d'Arvor 'PPDA' kazetari frantsesaren bidea gurutzatu zuelarik.

22

Pantailak Euskarazek "Hau Pittu Hau" konpartsaren Euskara Saria jaso du * ZUZEU

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-28 : 11:10

Bilboko Euskaltzaleen konpartsak Pantailak Euskarazek euskararen alde egindako lana nabarmendu du Pantailak Euskarazeko kideek esan dute erakunde eta plataformen aldetik aurrerapauso txikiak egon diren arren, lanean jarraituko dutela euskarak ikus-entzunezkoetan dituen erronkei aurre egiteko. Arratsaldeko 17:00etan banatu zuen Hau Pittu Hau Konpartsak aurtengo Euskara Saria, pandemiaren ondorioz 2 urtez banatu gabe egon ondoren.

Lexica.art-en lezioa: Adimen artifizaleko irudietan, prompt-ak funtsezkoak dira

Sustatu
2022-08-28 : 10:27

Adimen artifizialeko irudi sorkuntzan azaldu den izen berrietako bat Stable Diffusion da. Tresna honen inguruan, sortutako irudien biltegi edo bilatzaile bat sortu da, Lexica.art. Izan ere, irudi sorkuntzako tresna hauek ingelesezko proposamenak idatziz funtzionatzen dute: testua dute input gizatiarrean alegia, prompt terminoarekin finkatzen ari den zerako zera. Prompt edo idatzizko eskaera edo proposamen horien bilatzailea da Lexica, eta horrela beste batzuen asmakuntzek ze emaitza izan duten ikus dezakegu.

31

EAEko hezkuntza lege berria: marko autonomikoa ala Euskal Eskola Nazionala? * ZUZEU

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-28 : 02:21

EAEko hezkuntza lege berria udazkenean onartu nahi du Jaurlaritzak. Lehenik eta behin, Jaurlaritzak lege aurreproiektuaren zirriborroa onartuko du, eta, gero, aldei bidaliko die: legebiltzarrari bidaliko dio, eta audientzia publikoa irekiko dute beste sailek eta eragileek ekarpenak egin diezazkioten. Izapide hori eginda, udazkenean prest izan nahi du lege egitasmoa, legebiltzarrak tramitazioari ekin diezaion.

47

Suizidioaren aurpegiak bistaratzen dituen kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia
2022-08-27 : 10:54

Bere buruaz beste egin duen pertsona batek bizi zituen azken egunak nola irudikatzen ditugu? Kopetilun, gaixo-antz, herioaren harrapakin? Pertsona horren azken argazkia, artean bizi zela egindako azken irudia, nolakoa imajinatuko genuke? Irribarrerik gabeko argazkia? Minaren isla betierekotua? Ezinegonaren keinu tolestu bat? Suizidioaren aurpegia?

Wikipediako pertsona ezagun edo inportateenak, mapa batean

Sustatu
2022-08-27 : 10:34

Topi Tjukanov izeneko garatzailearen proiektua da Notable People mapa egitearena. Mundu osoko mapa interaktibo bat da, baina Euskal Herrira hurbiltzean, halako pertsonaia nagusi hauek agertzen zaizkigu nabarmenen: Maurice Ravel, Inazio Loiolakoa, Frantzisko Xabierkoa eta Miguel Unamuno, eta gertu xamar, Hernike IV.a Nafarroakoa (Frantziako III.a), Pauen jaiotako erregea.

 

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››