Hegaztiak, batez ere basahateak, hilik agertu dira Urumea ibaian, Donostian, Martutene inguruan. Horrez gain, 50 bat aingira ere hilik agertu dira abuztuaren 27an. Abuztuaren 21ean ere Eguzki euskal elkarte ekologistak salatu zuen uretako hainbat hegazti hilik agertu zirela. Hainbat jenderen laguntzari esker jakin dugu Urumea ibaian eta Gladys Eneako urmaelean, Donostian, hildako uretako hegaztiak agertzen ari direla.
Animaliak hilik agertzen ari dira Urumea ibaian @maddi76_-ren eskutik. argia.eus/albistea/anima… pic.twitter.com/vqmILOosj7
Animaliak hilik agertzen ari dira Urumea ibaian dlvr.it/SXPz6D pic.twitter.com/DeUbs0OlY8
Donostiako Urumea ibaian zer gertatzen ari den argitu beharra dagoela salatu du @EguzkiEH elkarte ekologistak. Hilik aurkitutako animaliak hegaztiak izateaz gain aingirak ere badira, neurri guztietakoak. argia.eus/albistea/anima…
Erantzun
Sartu