Teknologia albisteak

Lexica.art-en lezioa: Adimen artifizaleko irudietan, prompt-ak funtsezkoak dira

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-08-28 : 10:27

Adimen artifizialeko irudi sorkuntzan azaldu den izen berrietako bat Stable Diffusion da. Tresna honen inguruan, sortutako irudien biltegi edo bilatzaile bat sortu da, Lexica.art. Izan ere, irudi sorkuntzako tresna hauek ingelesezko proposamenak idatziz funtzionatzen dute: testua dute input gizatiarrean alegia, prompt terminoarekin finkatzen ari den zerako zera. Prompt edo idatzizko eskaera edo proposamen horien bilatzailea da Lexica, eta horrela beste batzuen asmakuntzek ze emaitza izan duten ikus dezakegu.

Izatez, Lexica.art sortu aurretik, irudiak sortzeko prompt horiek saltzeko proposamenak ere azaldu dira hortik, Beñat Erezumak, adimen artifizialeko irudien aditu euskaldunak, esan digunez. Merkatua gauza guztietarako... Baina prompt-ak doan, horixe Lexicaren proposamen interesgarria. Leziotxo bat, Lexicaren sortzaile Sharif Shameemek emana.

Basque terminoa erabili ote den bilatu dugu adibidez, eta artikulu hau idazteko orduan lau emaitza izan ditugu.

Hyperrealistic portrait of Pedro pascal as a medieval basque mercenary warlord, by angus mcbride, gentile bellini, piero della francesca, and arthur rackham. hd face portrait. Pedro Pascalen erretrato hiperrealista, Erdi Aroko euskal jauntxo mertzenario baten gisa (zenbait artistaren eskutik balitz bezala). [Pedro Pascal euskal jatorriko aktore txiletarra da].

Basque ewan mcgregor dressed as a gentleman in early 2 0 th century style. Euskal Ewan McGregor bat jaun baten gisara jantzira, 20. mende hasierako estiloz.

Basque pelota match between jhon cena and bill gates 4k. John Cena eta Bill Gatesen arteko pilota partidua. Jokoz kanpo utzi gaituzten zenbait emaitza termino horiekin, ikusi.

Basque Alfred Einstein. Emaitzakoa Fermin Leizaola antropologoa da, dudarik gabe.

Ingelesezko beste edozein bilaketa sar daiteke. Evil cat bilatu dugu, katu maltzurra, eta agertu zaigu katu maltzur bat Joker pertsonaiarekin. Katuak normala dirudi, ez maltzurra, egia esateko.

Edo izen propio bat, esate baterako Donald Trump. Zera ikusi dugu, begietan mina emateko modukoa: Donald Trump musu ematen Donald Trumpi.

Stable Diffusion irudi-sortzailea erabiltzeko, ordenagailuan instalatzeko programa jaitsi dezakezu hemendik: http://beta.dreamstudio.ai/  / Eta programa hori nola erabili, jarraibideak ingelesez hemen.

Prompt biltegi/bilatzaile gisa hemen aurkeztu duguna, berriz: https://lexica.art/

Erantzun

Sartu